Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
1:03 am,
temperature icon 11°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 35 Km/h

Baske Street Boys, jarrera bat

Ibai Zabala

Ibai Zabala

Baske Street Boysen inguruan, nondik idazten hasi…?? Galdera nahiko konplexua, ia taldea bera bezainbeste. 2007ko abenduaren 22an Abadiñon ospatu zen AHTaren aurkako jaialdiko kontzertuak betetzeko asmoz elkartu zen taldea gara. Bi hilabete lehenago, inguruko gaztetxe batean, musika talde bat ikusten genbiltzala elkarreri begiratu eta hurrengoa etorri zitzaigun burura, “hauek musika talde bat egin eta eszenatoki batera igotzeko gai badira, zergaitik ez dugu guk gauza bera egingo?”.

vieja-tele

Lehen egun hartan, bateria jotzen zuen baxujolea (Zana), baxua jotzen zuen saxofoilaria (Wimis), abesten ez zekiten abeslari bi (Atxa eta Zabala) eta, hau bai, gitarra jotzen zuen gitarjolea (Sugar) igo ziren Motxoiako eszenatoki txiki hartara. Ordutik, bakoitzak bere esparruan, hobekuntza nabarmena egin dugula begi bistakoa da eta gure kontzertuetan izan direnek berdina pentsatzen dutela uste dut. Egiari zor, lehen kontzertu hartan “10 urte kartzelan” kantuari egin genion bertsio sarraskitsu hura burura datorkigunean, lotsa eta dena sartzen zaigu.

Ordutik zenbait kontzertu igaro dira. Gure filosofiari jarraituz urtean kontzertu bakarra, gehienez bi. Motxoia izan dugu hasieratik gure santutegi. Bertan jo ditugu gure kontzertu ia guztiak, baina Iparraldeko gaztetxe edo soziedaderen batek ere badu gure sinadura. Agur bero bat Iparraldeko jende gozoari.

Eta kantuak ere sortu ditugu, ezin ziren falta. Nola ahaztu lehen kotzertu hartarako sortu genuen “Traña kaña” abesti hura! Abestia bera, zintzoak izaten bagara, ez da musikalki oso landua, baina guk, zein jende askok, ereserki bezala dugu. Horren ondoren etorri ziren Trañako ikur abertzalea izan den Motxoiari egin geniona, Abadiñoko elkartasun egunari egindakoa, edo Matienako txosneri eskeinitako kanta. Ezin dut ahaztu 2010ean sortu genuen kanta berezi bat ere, “Zarena, naizena, garena”. Kantu hau urte hartan gure artetik joan behar izan zuen lagun berezi bati eskeinitakoa da. Kontzertu bakoitzak bere izena du gure gorputz zein bihotzetan. Ea berandu baino lehen, hasierako kontzertu haietan bezala, publikoan dantzan eta kantuan ikus dezakegun zerbeza bat eskuan duela. Zure zai gaude.

Baske

2015 urte honek baina, taldearentzat ere, nobedade berri bat dakar. 2014ean, belauneko lesio bat zela eta, parte hartzerik izan ez zuen abeslari batek, Iker Arriaga “Atxa”k, taldea uztea erabaki zuen urte honetan. Ez dakigu taldekide ezkondu bakarra 4 mutilzaharren ondoan eroso sentitzen ez ote zenbaina… Gu laurontzat, bera beti izango da Baske Street Boys…!

Zergatik azken hau?? Baske Street Boys ez delako musika talde profesional bat, kontzertu bakoitzean ondo pasatu eta ondo pasaraztea helburu duten gazte taldea baino ez. Gure aldarriak oihukatu eta elaraztea helburu bakar bezala duen taldea. Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrian aske izatea, gero eta erdaldunagoa dugun Traña eta Euskal Herri honetan euskaraz hitz egitea, emakumeen aurkako jarrera matxisten salaketa… Guzti horiek eta gehiago gure kontzertuetan azaleratzea eta oihukatzea dugu helburu.

Guzti hau kontuan izanda ondorio batera heltzen gara askotan. Baske Street Boys ez dela musika talde bat, jarrera bat baizik. Jarrera hori gure kontzertuetan erakusten dugu, beraz, abenduaren 19an nahi duena hurbildu dadila bertara. Toki txikia baina erosoa da Zalduerreka berria (Motxoia zaharra) eta denon partaidetzak, denok bilakatuko gaitu Baske Street Boys…

* Ibai Zabala (Berriz, 1987ko maiatzaren 14a) pelotaria eta Baske Street Boyseko kantaria da

Zure publizitatea Mugalarin

Caribú (Traña-Matiena) Abadiño

BANNER CARIBU

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu