Abadiñoko Udalak doako autobusa jarriko du gauean San Trokaz jaietara joateko
Udalak doako gaueko autobusa jarriko du maiatzaren 13an eta 20an, larunbatetan, herritarrek eta batez ere herriko gazteek San Trokaz jaietara garraio publikoan eta segurtasunez joateko aukera izan dezaten. Autobusa etengabe ibiliko da 22:00etatik 3:30era, eta ibilbide zirkularra egingo du, 30 minuturo Andra Maritik irten eta Zelaietatik eta Traña-Matienatik igarota.
Horrela, lehenengo zerbitzua 22:00etan abiatuko da Andra Maritik eta azkena 3:30ean. Autobusa orduetan puntuan (00’) eta erdietan (30’) aterako da Andra Maritik, eta Muntsaratz, Zelaieta eta Traña-Matienan egingo ditu geldialdiak (Bizkaibuseko geltokietan).
Debekatuta dago autobusean janariarekin edo/eta edariarekin sartzea.
SAN TROKAZ BUSA
Irteerak Andra Maritik
22:00, 22:30, 23:00, 23:30, 24:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:00, 02:30, 03:00, 03:30