Abenduaren 8an, Joseba Jakaren oroimenezko herri lasterketa ospatuko da Durangon
Mugalari
Joseba Jakaren oroimenezko herri lasterketa, Durangoko Azokarekin batera, daukagu datorren asteartea. Hamahirugarrenez. Neguari aurre egiteko edo asteburu luzeeeeko farrak konpensatzeko Ezkurdiko kioskoan eskatu zure dorsala eta nagiari irabazi. Abenduaren 8an, herri lasterketa ospatuko da.
Hamar eta erdietan hasiko dira eskola umeak. Hamalau urte azpitik lau karrera izango dira, adinen arabera. Maila bakoitzeko hiru lehenak etxeratuko domina bana lepoan. Eta froga amaitzen duten artean Eroskik ipinitako fruta eta edariak banatu ostean Dendak Baik emandako erosketa bonoak zozketatuko dira.
Hamabiak laurden gutxiagotan Lasterketa Nagusia dator. Ohi denez Orozketako bideraino joan etorriko sei kilometro zirkuito lauan. Azken irabazleak gipuzkoarrak ziren. Oinatiko Yeray Varela eta Donostiako Aiora Jaka, omenduaren alaba.
Aiorak mezu bat bidali digu antolatzaleoi. Aurten ezin izango dela Ezkurdiko irteera marran. Beste askoren legez, atzerrira joan izan behar duelako. Bertako gabeziak ekiditzeko. Ez da bat ere berria.
Atzoko bezala, bertan ez dagoena kanpoan bilatu behar dute gure gazteek, egun. Abenduaren 8an hitzordu bat duzue Ezkurdiko plazan.
Egitaraua:
- 10:30etan 2008an jaiotakoak edo gazteagoak.
- 10:45etan 2006-2007 urteetan jaiotakoak.
- 11:00ean 2004-2005 urteetan jaiotakoak.
- 11:15etan 2001-2002-2003 urteetan.
11:45etan Lasterketa nagusia: 6.000 metro.
Sailkapen ezberdinak egingo dira:
-
- 1999-2000: Jubenilak.
- 1997-1998: Juniorrak.
- Seniorrak
- 1975ean edo lehenago jaiotakoak