ATXONDO · Herri-ortuak egiteko lur-arlo baten bila
Mugalari
· 30 herritarrek baino gehiagok emon eben izena 2011 urtean
Udalak aspalditik dauko herri-ortuak egiteko asmoa baina oztopo bat izan du horretarako: lurarlorik ez daukala. Hainbat ahalegin egin ostean, une honetan jabe ezberdinekin negoziatzen ari da Udala, datozenen eskaintzak entzun eta aukera ezberdinak aztertzen.
Printzipioz aurrikusten den aukera nagusia arloren bat errentan hartzea liztateke baina, prezio egokian saltzeko prest dagoen
jaberik aurkituz gero, udalak ez du baztertzen lurrak erosteko aukera ere.
· Banaketa · Negoziazioen garapena ikusirik, udalaren asmoa izango litzatzeko negu honetan kontratua itxi eta udabarrirako erabiltzaileen artean banaketa egin ahal izatea, behar diren egokitzapen lanak egiteaz batera.
2011ean egin eban udalak herri-ortuak bideratzeko lehenengo ahalegina eta izena emoteko aukera emon jaken orduan herritarrei, zenbateko interesatu kopurua egoan jakiteko. 30 herritarrek baino gehiagok emon eben izena orduan, herrian era honetako ekimen bat aurrera aterarteko dagoen interes handiaren erakusgarri.
Etiquetas: Atxondo