Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
8:58 am,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

Astolako igerilekuetako bonoetan deskontuak aplikatzea lortu du Abadiñoko EH Bilduk

EH Bildu Abadiño

Apirilaren 20an, Abadiñoko Udalak argitaratu zuen igerilekuko bonua apirilaren 30a baino lehen ateratzen zuten pertsonek soilik lortuko zutela urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitarteko aldiari dagokion deskontu proportzionala izatea.

Mikel Urrutia igerilekuetan.

Hainbat erabiltzailerekin hitz egin eta zalantzak izan ondoren, juridikoki aztertu genuen egoera. Zertan oinarritzen zen erabaki hori? Deskontu hori zergatik ez zen aplikagarria, adibidez, bonua maiatzaren 3an ataraz gero?

Ondorioak honako hauek izan ziren:

  1. Ordenantza idatzi zegoen bezela ezin zen inolako deskonturik aplikatu.
  2. Aldaketa eginda, deskontua apirilaren 30aren ondoren ateratako bonuei ere aplikatu ahal izango zaie.
  3. Deskontua urtarrilaren 1etik apirilaren 20ra bitarteko aldiarekiko proportzionala da (ez 30era).

Gaurko osoko bilkuran onartu egin da EH Bilduk, tarifen ordenantzan zuzenketa hori egiteko proposamena.

Horretarako gaude udaletxean, gauzak ondo egiteko eta jendeari laguntzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu