Osteguna,
2024ko Azaroak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:53 am,
temperature icon 8°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Durangoko Edorta Barruetabeñaren gidoia duen ‘Yoko eta Lagunak’ euskarazko filmea zinematan

I. Gorriti & I. Ellakuriaga

Asteburu honetan hasita “Yoko eta Lagunak” euskarazko marrazki bizidunak Euskal Herriko 13 zinema aretotan ikusi daiteke. Juanjo Elordi eta Rishat Gilmetdinov dira zuzendariak eta Durangoko Edorta Barruetabeña gidoilaria da. 4tik 8 urtera arteko umeentzako animazio filma da.

Yoko

Edorta Barruetabeña eta ‘Yoko eta lagunak’. · Muntaia · Mugalari

YOKO ETA LAGUNAK filmak aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Gero eta ume gehiago bizi da hiriguneetan eta, ondorioz, gero eta zailagoa da umeentzat aire librean jolastea. Modu alai eta jostalari batean aldarrikatzen du filmak aire librean jolasteak onura eta gozamena dakarrela gaztetxoentzat. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. Umeek beraien kasa jolasten direnean sortzen dituzten “ingurune magikoek” erraztu egiten dute beste umeekin eta naturarekin harremanak izatea, edo beraien ametsak, beldurrak eta gurariak  bideratzea.

· Durangarra · Filmeko gidoilaria Durangoko Edorta Barruetabeña da. Edorta Barruetabeñak ETBko haur programazioan hasi zuen bere ibilbidea gidoilari eta zuzendari gisa (Galkthika, Superbat, Euskaraokea, Betizu). Betizuen bidez sartu zen animazioaren munduan eta harrez gero animazioko bost filmetan parte hartu du gidoilari gisa:  Betizuak izar artean (2003), Munduaren bira doan! (2009), Gartxot (2011), Yoko (2015) eta PixiPost, (2016). Gartxot zazpi zinemalditan nominatu zuten eta bitan epaimahaiaren saria jaso zuen.

Filmearen  gaineko informazio gehiago: www.yokoetalagunak.com

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu