Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
10:14 pm,
temperature icon 6°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Durangoko Txosna Batzordeko jaien balorazioa eta «aurrera begirako beharrak»

txosna

ARGAZKIA · Durangoko Txosnak

Durangoko Txosna Batzordea

Jaien inguruko balorazioa

Txosnagunearen kokalekuaren berri hain berandu izatearen ondorioz, estu ibili gara jai txukun batzuk osatzeko. Gainera, kokalekua berria edo “ezezaguna” izan da guretzat, horrek dakarren aparteko lan karga guztiarekin.

Baina, zailtasunak zailtasun, elkarlanean arituz indarrak batuz, ohiko ekitaldiak zein ekitaldi berri zenbait antolatzeko gai izan gara eta herriko zein kanpoko hainbat lagun Durangoko jaietan murgildu eta txosnagunera hurreratzea lortu dugu. Eskerrik asko, txosnagunera hurreratu eta bertan parte hartu duzuen guzti-guztioi, eta eskerrik beroena hain gutxigatik hainbeste eskaini diguzuen talde eta sortzaile guztioi.

Izan ditugun aratzo urrien artean, azpimarratzekoa da eraso sexistak egon direla. Izan ere, salaketarik izan ez arren, gutxienez eraso fisiko bat eta jarrera sexistak egon dira.

Txosnagunearen (Landako Gunearen) balorazioa:

Landako Guneko eraikina oso zabala da. Ondorioz, Durangoko jaietan gaur egun ibiltzen den jende kopuruarekin oso zaila da bertan jai giroa sortzea.

Landako Guneko kanpoaldea txosnagune duin eta txukun bihurtzeko dauden edo ipintzen diren muga teknikoak handiak dira (harlauzen auzia bereziki). Ondorioz, ahaleginak ahalegin, kanpoaldeko gunea (eszenatoki txikia, karpa…) nahikoa sakabanatuta gelditu da eta ez da jendea erakartzeko aproposa izan.

Durangoko jaietan zehar, Landako Gunea ez da jai giroko ohiko tokia. Ondorioz, eguneko egitaraua indartzeko ahaleginn berezia egin badugu ere, hainbat ekitalditan jai giroko ohiko lekuetan (Santa Anana, Andra Marin…)baino jende gutxiagok parte hartu du.

Landako Gunekoa bezalako eraikin batean satzeak, txosnen izaera “kaletarra” eta berauen ikusgarritasuna galtzea eragiten du.

Landako Gunea bezalako lekuen handitasunak botila-festak (botilloia) egiteko espazioa eskaintzen du, botil-jendea erakarriz. Ondorioz, kudeaketa arazoak gertatu dira.

Udalak Landako Gunea komun eta zabor ontziekin hornitzeko egin duen ahalegina ukaezina izanda ere, ez da nahikoa izan eta, esaterako, komunetan ilara luzeegiak egon dira.

Urte osoko lana aurrera eraman ahal izateko txosna batzordeko elkarteok beharrezko dugun irabazi ekonomikoa txikitu egin da.

Landako Guneko langileekin (arduraduna, zaindariak…) izandako elkarlana eta laguntasuna ona izan da.

Landako Guneko eraikineko azpiegiturak erraztasun tekniko zenbait (argi indarra eskuragarriago izatea, mahaiak eta aulkiak bertan izateko aukera…) eskaintzen ditu

 

Aurrera begirako beharrak:

Txosnagune finko bat(zuk) zehazteko batzorde berezi bat osatzearen beharra ikusten dugu.

Bertan alderdi guztietako ordezkariak, udal teknikariak (arkitektoa eta kultur teknikaria) eta txosna batzordeko kideak batzea egokia litzatekela uste dugu.

Azaroaren 5eko Durangoko Udaleko kultura batzordean adostu genituenak:

– Alderdi guztietako udal ordezkariak batzorde berezi horretan parte hartzeko prest agertu dira.

– Abenduraren erdi aldean egingo da batzorde berezi horren lehen bilera.

– Lehen bilera horretara, orain arte izan diren txosnagune guztien balorazioa eroateko konpromisoa hartu dugu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu