Maitzaren 5ean, Kukairen ‘Yarin’ lana Zornotza Aretoan
Maitzaren 5ean, Kukai Dantza Taldeak ‘Yarin’ lana taularatuko du Zornotza Aretoan. Zita 20.00ean hasiko da eta 60 minutukoa izango da. Sarreraren prezioa 6 eurokoa izango da.
Sinopsia
Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du.
Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman eta jaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea.
Yarin elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. YARIN sustraía da. YARIN topaketa da. Yarin ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea.
‘Yarin’ sustraia da. ‘Yarin’ topaketa da. ‘Yarin’ elkarrizketa da.
Fitxa
Dantzariak: Andres Marin, Jon Maya
Zuzeneko musika: Julen Achiary
Koreografia: Andres Marin, Jon Maya, Sharon Fridman
Dramaturgia eta interpretazio laguntzailea: Sharon Fridman
Koreografia laguntzailea: Melania Olcina
Argiztapen eta espazio eszenikoaren diseinua: David Bernués
Soinu espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
Jantzien diseinua: Ikerne Giménez
Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García
Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones