Amaia Lizarraldek eta Ramon Agirrek ‘Hobe ixilik’ antzezlana taulataruko dute gaur arratsaldean Zornotza Aretoan
Txalo produkzioak konpainiaren eskutik, Hobe ixilik antzezlana igaroko da Zornotza Aretoko oholtzatik, gaur, arratsaldeko 20.00ean. Antzezleak, Amaia Lizarralde eta Ramon Agirre izango dira.
Emakumea eta gizona. Gizona eta emakumea. Solasean, zirika, eztabaidan. Zertaz? Berdin dio. Eguneroko kontuak, gazta-tarta, patinetea, almorranak… edo gai potoloak, aldaketa klimatikoa, politika, Me Too… Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzutan?
Fitxa
- Egilea: Salomé Lelouch
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Antzezleak: Amaia Lizarralde, Ramon Agirre
- Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
- Jantzien diseinua: Cristina Mártinez
- Argiztapena: Julen Zaballa
- Teknikaria: Alfredo Medina Lirio
- Argazkiak: David Vicente
- Kartela: Javier Naval
- Ekoizpena: Txalo Produkzioak
- Iraupena: 80 minutu