Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
2:08 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Donien Atxa altxatzeak irekiko ditu Abadiñoko San Prudentzio jaiak datorren ostegunean, hilak 27 

Donien Atxa altxatzeak emango die hasiera maiatzaren 7ra arte luzatuko diren San Prudentzio jaiei. Kontzertuak, kirol erakustaldiak, kale animazioa, dantzaldiak, familientzako ikuskizunak eta herri bazkariak programatu dira. Ospakizuna San Prudentzio bezperan hasiko da, kuadrillen kontzentrazioarekin eta Donien Atxaren altxatzearekin, 20:00etatik aurrera. Ustekabe fanfarreak eta Iluntze dantza taldeak girotuko dute ekitaldia, eta urteko pertsonaia izendatuko da. 

Gora etorri taldea. @aiiraola

Abadiñoko Udalak, jai batzordean parte hartzen duten talde guztien parte-hartzearekin, hogeita hamar bat jarduera antolatu ditu jende guztiarentzat. Mugikortasun segurua bultzatzeko, udalerriko gazteentzat batez ere, iaz bezala, larunbatetan doako gaueko autobusa ibiliko da Muntsaratz eta Traña-Matiena artean.

Programazio gehiena ostiralean, San Prudentzio egunean, hasiko da. Jai egitaraua 16:45ean hasiko da umeen entzierroarekin. Txupinazoa 19:30ean izango da, parrilladarekin batera, Traña plazan. Ondoren, DJ Wimis eta DJ Alus arituko dira, eta 23:00etan, Traña plazan programatutako lehen kontzertua izango da, Banda Baffana eta Peio eta itsua.

Larunbatean, hilak 29, “Mozorroaren Eguna”, animazioaren eta marrazki bizidunen munduan zentratuko da aurten. Jardunaldia kickboxing open batekin, Traña plazan egingo den herri bazkariarekin eta Bizuka Perkusio fanfarreareak girotuko duen mozorro kalejirarekin irekiko da 19:00etan. Ondoren, piroteknia eta musika ikuskizuna programatu da trenaren geralekuaren ondoan, eta, ondoren, berbena, Altxa Porrurekin.

Igandean, hilak 30, Traña-Matienako Gazte Asanbladarekin batera antolatutako “Gazte Eguna” ospatuko da, eta herri bazkaria eta Gazte Eguneko jokoak izango dira Traña plazan. Batez ere gazteei zuzendutako programazioak jarraipena izango du Eskapaien kalejirarekin, eta ondoren Esne Beltza, Gora Etorri eta DJ Kuku taldeek emango duten kontzertua etorriko da.

 Maiatzaren lehenerako programazioak, horrez gain, artisautza azoka, herri kirola, mus txapelketa eta San Prudentzio pilota txapelketaren finala hartuko ditu. Gainera, goizean zehar, Geu Be elkarteak Eusko Labelek emandako txahal bat erreko du ekitaldi askoren erdigune izango den Traña plazan. Egun horretan Trapu Zaharra konpainiaren “Turistreatezen” kale antzerki ikuskizuna programatu da. Gainera, 18:30etik aurrera showcooking eta txiki txef ikastaroa eta lehen sorospenen tailerra izango dira Traña plazan, eta elikagaien bilketa solidarioa errepikatuko da.

Jaien bigarren asteburua hilaren 5ean hasiko da, berriro ere txikientzako jarduerekin eta disko-dantzarekin merkatu plazan. Gainera bertso saioa ere programatu da, eta bertan Unai Iturriaga, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariek hartuko dute parte. Jai egunari amaiera emateko erromeria egingo da Iratzar taldearekin.

Larunbatean, hilak 6, paella eta tortilla lehiaketak egingo dira merkatu plazan eta berbena egongo da Trañabarrenen Orquesta Caiman taldearekin. Jaiak igandean, hilak 7, amaituko dira, familientzako jarduera gehiagorekin eta Gizarte Ongizate zerbitzuak antolatutako adinekoentzako bazkariarekin. Gainera, Jaizale txistulari elkartearen kontzertua antolatu da elizan, eta perretxiko pintxoen dastaketa Pinu plazan, Geredixa mikologi elkarteak antolatuta.

20:00etan San Prudentzio jaiei amaiera emango dion Donien Atxaren jaitsiera egingo da. Gainera, apirilaren 25etik maiatzaren 9ra, Errota Kultur Etxeak kartel lehiaketara aurkeztutako kartel onenen erakusketa hartuko du. Ohikoa denez, barrakak Arzubiako aparkalekuan egongo dira. Atrakzioek 2 €-ko prezioa izango dute eta 6 bidaiako bonuak 10 €-koa; apirilaren 28an eta maiatzaren 4an erdi prezioan izango dira. Traña-Matienako San Prudentzio jaien egitarau osoa udalaren webgunean dago eskuragarri (Zerbitzuak – Ekitaldiak eta Aisia).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu