Igandea,
2024ko Azaroak24

MugaKultura

loader-image
Durango
5:43 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 60 Km/h

IÑAKI GARCÍA GARITA · «Galduta baina gustora»

Iñaki Garcia

Iñaki García ‘Garita’

Gogoratzen dot domekan semifinala jokatu baino aurretiko urduritasuna. Etxean jokatzea ez da erraza; familia, lagunak (lagunen artean batzuk falta: Zunbeltz, Lupi, Iurdan…) ezagunak, ezezagunak, bistaz ezagututakoak,… Frontoia beteta eta odola bor-bor.

Hasteko prest nengoan eta zeozer igarten neban nire sabelean: nerbioak. Kantxan sartu eta 7. Koadrora arteko «paseillue» daukat gogoan. Lagunak lenengo filan dana emoten, baten bat tentetu ere egin zan, (ja ja ja)… ona!

Hasi zan partidua eta 11. Tantura arte nahiko bardinduta egon zan, hortik aurrera «Goiko»k betikoa egiten hasi zan. Tantoak bata bestearen atzetik. Ikaragarria da kantxa barrutik jokatzen ikusteak; zelango indarra eta zelango lasaitasunaz jokatzen daben.

 

1

Iñaki García ‘Garita’ & Iñaki Osa ‘Goikoetxea’. · ARGAZKIA · Jai Alive

Nire lenengo aldia zan beragaz jokatzen nebana. Partidua aurrera zihoan eta geroe ta hurbilago gengozan 30. Tantutik. Azkenean 30-22. Gogoratzen dot ez nintzela oso gustora geratu nik egindako jokoagaz, baina finala bi egun barru zan eta hobeto jokatuko nebala pentsetan neban. Partidua eta gero han egozan lagunak, gurasoak, anaia…danak zain zerbeza bat edateko, partiduko jokaldi batzuk gogoratu, berba pixkat egin eta etxera, Martitzenean finala!

Heldu zan martitzena, nerbioak ez nebazan sentitzen, eta gainera partidu ona urtengo zala pentsetan neban hasieratik. Frontoira heldu eta ikusi neban lehengo gauza, ETBko kamioi handia. Ez nekian telebistatik emongo ebenik, halanda be nerbiorik ez. Oraingoan emaztea eta umeak, Berritxuko lagun minak (semifinalean be Berritxuko errepresentaziorik ez zan falta), Durangoko lagunak, Elorrioko batenbat, Ondarrutarren bat… han egozan (eskerrik asko bihotzez animetan etortearren).

Partidua hasi eta amaitu arte atzetik joan ginen markagailuan, 19. tantuan berdindu genuen baina ezin izan gendun 30era heldu, 25egaz konformatu behar. Nire azkeneko akatsak izan ziran errudunak. Halanda be gustora. Txapelik ez zan egon irabazleentzako eta kopa eder batzuk emon euskuezan. Alkatesa eta bi zinegotzi trofeoak emoteko. Zinegotzi baten amaiari besarkada bat emoteko aprobetxetan dot.. Aupa Aitor! Besarkada bat! Behintzat nire alaba oso pozik jarri zan koparekin ikusi ninduanean. Ikusitakoa ikusita, galduta baina gustora!

Zure Publizitatea Mugalarin

TOP BANNER PABLO ARANDA

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu