Abadiñoko Udalak berdintasunaren aldeko bideo-trailer bat antolatuko du barikuan
Mugalari
Abadiñoko Udalak berdintasunaren aldeko bideo-tailer bat antolatuko du gazteentzat datorren barikuan, 17:30etatik 20:30etara. Bideo hori, indarkeria sexistaren aurkako mezu onena jasotzen duten bideoak saritzeko Beldur Barik lehiaketan aurkeztuko da.
Tailerra Abadiñoko Gazteria Arloak antolatu du bigarren aldiz Asialdi Gaztea izeneko aisialdi programaren barruan. Tailerrean izena eman nahi duenak hala egin dezake urriaren 8tik 13ra bitartean, Udal Mediatekan nahiz Errota Kultur Etxean.
Parte hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dute izena ematean, baina tailerra bukatu ondoren diru hori itzuli egingo zaie. Gazteria Arloko zinegotziak, Inmaculada Zapardiezek, Abadiñoko gazte guztiak animatu ditu tailerrean parte hartzera, eta txalotu egin du «aurreko urteetan abadiñar gazteek tailer horretan parte hartu izana eta beren konpromisoa erakutsi izana genero indarkeriaren aurkako borrokarekin, emakumeak biktima ezeztatuak bezala agertzen dituen irudi dramatiko eta sensazionalistaz harago doan bideo bat eginez”.
Etiquetas: Abadiño