Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:53 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Mangamoreren IX. edizioak ‘Bless 4’ talde japoniar ospetsua ekarriko du Amorebieta-Etxanora

Mugalari

  • Japoniako kultura herriko txoko guztietan izango da urriaren 9tik 11ra bitartean
  • 100 ikuskizun eta jarduera baino gehiago programatu dira adin guztietako jendearentzat. Hauen artean kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, umeentzako jarduerak, bideo jolasak, lehiaketak, etab. daude
  • Zornotzako ostalariek pintxoak japoniar erara prestatuko dituzte eta hauek jateko aukera urriaren 10ean egongo da

Amorebieta-Etxanon berriro ere Mangamoreren IX. edizioarekin batera Japoniako kultura eta manganime izango ditugu ikusgai.  Urriaren 9tik 11ra adin guztietako milaka lagunek 100 ikuskizun eta jarduera baino gehiagoz gozatzeko aukera izango dute (seitan banatuak). Programatutako jardueren artean ondokoak azpimarratu ditzakegu: musika emanaldiak, lehiaketak, bideo jolasak edota umeentzako jarduerak eta gastronomikoak.  

Bless

Bless 4. · ARGAZKIA · Bless 4 Promo

· Kontzertuak eta ikuskizunak ·

Bless 4 ikaragarrizko salmentak dituen talde japoniarra urriaren 10ean, larunbata, ikusi ahal izango da Zelaieta Zentroan.  Lau neba-arrebek osatzen dute koru eta dantza talde hau eta aurten Oricon, i Tunes edo Amazon CD bezalako zerrendetan gorengo postuetan izan dira.

Ruki-Chan idola ere Japoniatik dator. Valentziako neska gazte batek abestea eta manga gogoko izan eta Japonian idol bihurtzeko bere ametsa lortzen saiatu zen, album bat grabatzeko aukera eman zion lehiaketa bat irabaziz.

Era berean, Cosplayren erakusketak ikusgai egongo dira eta baita bideo jolasetako musika entzuteko ere Attack on Games taldearen kontzertuari esker.

Mangamorera hurbiltzen direnek Japonia tradizionalaz gozatzeko aukera ere izango dute. Izan ere kimono erakusketa egongo da, Taiko, karate eta aikido bezalako kirolak edo Senmaru Mauichi artista japoniarraren malabar eta truko tradizionalak.

· Teknologia eta bideo jolasak ·

Teknologiarik berriena bertan izango da 3Dko imprimagailuekin eta errobotika ere egongo da, etxeko gazteenei zuzendua oraingoan.

Bideo jolasik berrienak ere ikusi ahal izango dira eta Oculus Rift probatzeko aukera ere egongo da, errealitate birtualeko betaurreko batzuk.   Era berean, 19 tailer programatu dira. Hauen artean ondokoak azpimarratu daitezke: cosplay, origami, amigurumi edo shogi, baita Japoniako xakea ere.

Mangamorek gainera bere maskotaren, Ureshiren bideo jolas bat sortu du Android duten sakelako telefonoekin erabilgarria.  Ureshis Adventure izeneko bideo jolasa doan jaitsi daiteke. Honekin batera Mangamoreko web orrian doan online jolasteko aukera ematen duena ere badago.

· Ludoteka ·

Hirugarren gunea ume eta nerabeentzat da, 6 urte baino gehiago dituztenentzat ludoteka batekin eta Pokemon gune bat txapelketa, ginkana eta umore horiko lehiaketetako partaide bezala sentiarazteko aukerarekin.

 · Gastronomia ·

Japoniako janaria ere beste elementu garrantzitsu bat da Mangamoreren edizio honetan.  Japoniako gastronomia dastatzeko aukera egongo da, musikarekin.  Gainera bertaratuek sushi dastatu ahal izango dute edota okonomiyaki edo gyoza prestatu sukalde tailerretan.

Zornotzako ostalariek ere ez dute egun hauetan herrian izango den manga kulturatik kanpo gelditu nahi eta Amorebieta-Etxanoko hamaika tabernek pintxoak prestatuko dituzte japoniar erara. Hauek larunbatean jan ahal izango dira, urriaren 10ean.

· Txapelketak ·

Mangamoreko Quidditch txapelketarentzat ere lekua egongo da. Bizkaia, Araba, Katalunia, Madril eta Frantziako taldeak kirol berezi honetako saria irabazteko lehian arituko dira Larrea kirol zelaian.

Hemen baita ere Mangamoreko Akita eta Shiba Inu arrazako txakurren ohiko lehiaketa egingo da.

Informazio guztia ondoko web orrian dago: en www.mangamore.net

 

Publizitatea Mugalarin

Banner The Two

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu