BERRIZ | Zergaitik arineketan egin euskararen alde?
Izaskun Ellakuriaga
Zergaitik arineketan egin euskararen alde? Euskaraz bizi nahi dugulako eta kalean, danen aurrean,hori erakutsi nahi dugulako. Aldarria egin behar dugulako.
Bi urterik behin egiten da Korrika (datorren urtean izango da edizio berria). Euskararen alde irtetzen gara milaka errepideetara bi urterik behin. Arineketan zein bide bazterrean animoak ematen. Ohiartzun handia duen ekimena da. Baina, aldarria egun edo ekimen bakarrean ez litzateke geratu behar. Horregaitik, asteburuon Berrizen antolatu duten moduko lasterketa herrikoiak garrantzitsuak dira. Ekimen guztiek batu egiten dutelako. Egin ba arineketan.