Albiste honetan daukazu ikusgai Durangoko Berbaro elkarteak antolatutako film laburren pelikulak
Zapatu gauean egin zen Labur Esanda film laburren lehiaketaren emanaldia, Plateruenan. Dozenaka pertsona bertaratu ziren emanaldira eta giro ezinhobea eduki genuen. Lehiaketan 8 taldek izena eman bazuten ere, azkenean 5ek aurkeztu zuten film laburra.
Parte hartzaileek 24 ordu eduki zituzten film laburrak grabatzeko, baldintza hauekin:
Gaia: Zain egotea
Objektua: Xaboi burbuila
Esaldia: Zenbat eta gordinago, hobeto
Epaimahai Durangaldeko hiru adituk osatu zuten: Ainhoa Zabarte, Xabier Zabala eta Ainhoa Olaso. Hauek izan ziren saritu ziren lanak:
Talde irabazlea (300 €): Har Hik Etarrak taldearen “Parisera”.
Bigarren saria (200 €): Zaharraz harro taldearen “Iguriki”.
Hirugarren saria (100 €): Urkiola taldearen “Gauza sinpleenak”.
Datorren urtean ere IV. edizioa egiteko gogoz gaude Berbaron, eta modu horretan euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzan gure aletxoa ipintzen jarraitzeko.