Berrizek XXIV. Kaleko Pintura Lehiaketa ospatuko du maiatzaren 6an
Maiatzaren 6an, XXIV. Kaleko Pintura Lehiaketa egingo da Berrizen. Berrizko Udalak antolatuta, 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Lanak aire zabalean egin beharko dira, Berrizen, herriko irudi eta elementuetan oinarrituta eta lehiaketaren egun berean.
Teknikei eta formatuari dagokienez, oinarriek jasotzen dute obrak formatu eta teknika librean egin ahal izango direla, eta parte-hartzaileek beren lanak egiteko behar dituzten material eta tresnekin joan beharko dute lehiaketara. Euskarriak Berrizko Kultura Etxean, zigilatuko dira lehiaketaren egunean 8:30–9:30 bitartean, eta 13:30 – 14:00 bitartean Olakueta Plazan entregatu beharko dira norberak ekarritako kabaleteetan.
Sariak
Epaimahaiak 14:30etatik aurrera emango du bere erabakiaren berri, eta, jarraian, sari banaketa egingo da. Lehenengo sariak 700 euro jasoko ditu, bigarrenak 600 eta hirugarrenak 500 euro. Saritu hauen artean berriztarrik ez badago, herriko saria 400 eurokoa izango. Lan irabazleekin erakusketa bat egingo da Berrizko Kultur Etxean, maiatzaren 8tik 26ra.