Ostirala,
2024ko Azaroak22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:46 pm,
temperature icon 6°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Sabino Aranak Fundazioak ‘VIII. Bilboko Elkarrizketak’ antolatu ditu

Sabino Arana Fundazioa

Egitura politikoetan egun dagoen mesfidantza, demokrazia parte-hartzailea gauzatzeko beharrizana aldarrikatzen ari diren talde sortu berrien gertaera eta globalizazioak hainbat testuinguru geopolitikotan daukan eragina aztergai VIII. Bilboko Elkarrizketetan

VII Diálogos

Iazko edizioa. ARGAZKIA · Sabino Arana Fundazioa

Ekimenean, Latinoamerika eta Europako politikariek, katedradunek eta hainbat adituk parte hartuko dute, besteak beste, István Hegedüs, (Hungaria), Victor Maldonado (Txile), Vilmar Rocha (Brasil) Óscar Ensinck (Argentina), Antonio Carámbula (Uruguai), Eugenio del Río, Daniel Innerarity, Ignacio Sánchez Cuenca, Izaskun Bilbao eta  María Silvestre.

Sabino Arana Fundazioak eta Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) “VIII. Bilboko Elkarrizketak” antolatu dituzte. Ekimen hori irailaren 28 eta 29an egingo da aurten, Fundazioaren egoitzan, honako izenburu hau duela: “Demokrazia, subiranotasuna, globalizazioa eta komunitatea. Aldaketa eraldatzaileak eta agertoki berriak ”.

Aipatutako egunetan, Latinoamerikako eta Europako politikariek eta hainbat adituk izenburuan ageri diren elementuen (nazioaren subiranotasuna, globalizazioa eta demokrazia) arteko uztardurak aztertuko dituzte. Gaur egungo tesi eztabaidagarri baten arabera, ezinezkoa da hirurak batera gertatzea. “Hiru elementu horiek binaka elkar ditzakegu, baina ezin ditugu hirurak aldi berean izan” diote jardunaldi horietako lehen mahai-ingurua osatzen duten kideek.

Bigarren mahai-inguruan, arrakasta izaten ari diren taldeen gertaera eztabaidatuko da. Talde horiek iturri ideologiko desberdinez elikatu arren, irizpide orokor batzuetan oinarritzen dira eta horiek partekatzen dituzte. Alde batetik, haien iritziz, herritarren nahiak bideratzeko orain arte erabili diren demokrazia parte-hartzailea eta ohiko alderdien monopolioa eredu zurrun eta zaharkitua da eta, horregatik demokrazia parte-hartzailea beste era batean gauzatzea behar-beharrezkoa da. Beste alde batetik, ohiturazko eskuina-ezkerra dikotomiaren ildoa beste batez ordeztu nahi dute: elitea eta herritarrak. Elitetzat hartzen dute urruneko klase politikoa, pribilegioz betetakoa eta ustela, jendearen zerbitzuan egon beharrean, botere ekonomiko handien eta kasta politikoaren beraren interesen alde dagoena.

Beste aldean, herritarrak izango genituzke -tradiziozko alderdiek aintzat hartu ez eta ahaztu dituztenak- euren aldarrikapenak bideratu nahian herri-antolakunde eta -elkarte parte-hartzaileen bidez, halakoek hurbiltasuna, enpatia, eraginkortasuna eta herritarren arazoak konpontzeko irtenbideak eskaintzen dizkietelako. Gizarteen baitan sortzen ari diren gero eta alde handiagoak, egitura politikoetan egun dagoen mesfidantza eta gizarteko talde baztertuenetan errotu den xenofobia (horren ondorioz, tradiziozko ezkerrari botoa eman beharrean, eskuin populistari ematen diote orain) aztergai erabiliko dituzte hirugarren mahai-inguruan.

Ekitaldia amaitzeko, globalizazioaren eragina jorratuko da hainbat testuinguru geopolitikotan. Globalizazio ekonomikoa munduko bazter guztietara hedatu da, baina botere demokratikoa tokikoa da. Hori dela eta, herritarren subiranotasuna aldarrikatzen ari diren taldeak sortu dira Europan, estatu-nazioari helduta, nazioz gaindiko erakundeez (esaterako, EB), nazioarteko itunez zein merkataritza hitzarmenez (kasurako, Merkataritzaren eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa, TTIP laburtzapenaz ezaguna). Horien aurrean, talde sortu berriek berriro ere salatzen dute kutunkeria edo faboritismoa dagoela multinazional handien mesedetan eta gure gizarteko ahulenen kaltetan. Bada beste ikuspegi edo ordezko ikuskerarik Latinoamerikan? Gaia azken mahai-inguruan eztabaidatuko da.

Xabier Aierdik koordinatutako jardunaldi horietan, besteak beste, honako hauek parte hartuko dute: István Hegedüs, Magyarországi Európa Társaság (Hungarian Europe Society) erakundeko presidentea; Victor Maldonado, PDC alderdiko idazkari nagusi ohia, Barne ministroaren aholkulari seniorra; Daniel Innerarity, Politika eta Gizarte Filosofiako katedraduna, Ikerbasque erakundeko ikertzailea UPV/EHUn eta Globernance antolakundeko zuzendaria; Vilmar Rocha, Goias (Brasil) estatuko Ingurumen, Ur Baliabide, Azpiegitura, Hiri eta Gai Metropoliarretako idazkaria; Antonio Carámbula, Uruguay XXI, Uruguaiko ondasun eta zerbitzuen inbertsioak eta esportazioak sustatzeko Agentziako zuzendari eragilea; Oscar Ensinck, ACEP (Herri Azterlanen Elkarte Zibila) antolakundeko presidentea–Buenos Aires (Argentina) probintziako Ekoizpen Ministerioko kidea; Eugenio del Río, Politika-analista eta idazlea;  Gutenberg Martínez, Miguel de Cervantes Unibertsitateko errektorea, Diputatuen Ganberako presidente ohia, Txileko Alderdi Demokrata Kristauko presidente ohia eta ODCAko (Amerikako Erakunde Demokrata Kristaua) presidente ohia; Ignacio Sánchez Cuenca, Carlos III Unibertsitateko Gizarte Zientzietako Carlos III-Juan March Institutuko zuzendaria eta Politika Zientziako irakaslea; María Silvestre, Deustuko Unibertsitateko Politika Zientzia eta Soziologiako doktorea; Imanol Zubero, Soziologiako doktorea eta UPV/EHUko irakasle titularra; Izaskun Bilbao, Europako Parlamentuko diputatua; Gurutz Jauregi, Euskal Herriko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna; Patxi Lanceros, Deustuko Unibertsitateko Politikaren Filosofia eta Kulturaren Teoriako irakaslea.

Publizitatea

top banner amorebieta eider eibar

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu