BOTEPRONTOAN | Toti Martínez de Lezea | “Giltzak kanpoan utzi ez ditudala begiratzen dut etxeko atea zarratu aurretik”
I. Ellakuriaga | I. Gorriti
Toti Martinez de Lezeak ez du behar aurkezpenik. Boteprontoan egin dizkiogun galderak erantzuteko ere di-da animatu da eta nobela berri bat idazten ibiliko bailitzan bota ditu erantzunak. Agian, azaroan ‘Enda Lur’ izenarekin argitaratuko duen nobelan irakurriko ditugu.
– Zein bidek eramaten du Enda Lurrera?
Galdutako gure oroimenak. Euskal Herrian behin bizi izan ziren tribuena, inbaditzaileen aurrera borrokatu zutenena, gure historiaren zati bat ere badiren siniskera zaharrena.
– Bizi al zinen La Herbolera-rekin Anboton?
Klaro! Mendi sakratutik egunsentiak ikusi nituen, bere negarpuluak sikatu nituen eta umea mundura ekartzen lagundu ostean Jainkosaren uteroa luperatu nuen.
– Zergaitik diozu hain irmo sorginak ez dirala existitzen? Marik entzuten bazaitu?
Ez dira existitzen kontatu dizkigutenak. Baina, gure herriko tradizioak eta siniskerak trasmititu zizkiguten andra jakintsuak bai. Amari, Ama-ari-da… irribartsu dago ahoa zabaltzen dudanean.
– Mendia ala hondartza?
Mendia munduko gure txoko txiki honen edertasuna begiratu ahal izateko. Hondartza, iluntzean dragoiak Mendebalderantza nola hegaz egiten duten eta zerua beren suarekin gorriz nola margotzen duten ikusteko.
– Pailazoa ala titiritera?
Biak; pailazoa irribarreak sortzeko eta titiritera ilusiozko munduak sortzeko, izan ere batzuetan inguratzen gaituen errealitatea baino sinesgarriagoak dira-eta.
– Beste batzuen nobela:
Irakurtzeak merezi duen edozein.
– Filme bat:
Barre zein negar eragingo didan edozein.
– Mania bat:
Musikarekin idaztea, baina ez nuke mania deituko.
– Zinema areto bat?
Jendea berandu heltzen ez den bat, inork palomitak jango ez dituen bat, eta mugikorrak entzungo ez diren bat.
– Zentzumena?
Justiziaren zentzua, mundua atseginagoa izatea lortuko duen bakarra izango delako, nahiz eta sarri faltan egon.
– Lo ala itzarrik ametsetan?
Hobeto itzarrik. Era horretan zer amestu dudan gogoratu dezaket. Gainera, asko izaten dira.
– Txokoa ala barbakoa?
Txokoa, sutea ondoan daukala eta gai interesgarriei buruz hitzegiten dakiten lagunekin.
– Larrabetzu ala Gasteiz:
Gasteizen jaio eta hazi egin nintzen; Larrabetzun jaio eta hazi dira gure semeak. Bi lekuak dira niretzat maitagarri.
– Kukubiltxo zuretzako…
Izan zen, bizitzako gauza askoren antzera. Bere momentua izan zuen eta disfrutatu egin nuen. Baina orain oroitzapena baino ez da.
– Ezaugarri bat:
Zintzotasuna edozein pertsonengan, edozein lekutan eta edozein egoeratan
– Begiko duzu:
Historiako “galtzaileak”, ez ikusiak, zapalduak, betikoen mesede erabilitakoak
– Zer egiten duzu etxeko atea zarratu aurretik?
Giltzak kanpoan utzi ez ditudala begiratu
– Zure zein nobela izango litzateke filme on bat?
Batzuk bai. Ekoizle bat konbentzitzea falta da dirua jarri dezan. Filmeak oso garestiak dira.
– Nora doaz ematen ez diren musuak?
Galdu egiten dira, irribarreen antzera, umorea, maitasuna, baikortasuna, gizakiarengan eta justiziarengan fedea. Horregaitik ez ditut ihes egiten uzten.
– Umetan, zer izan nahi zenuen nagusi egitean?
Artista, zelan ez ba!