Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:56 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Durangoko Udalak Txelu Angoitiari enkargatutako ‘Trenak ekarritakoak’ dokumentala aurkeztuko du 24an Plateruenan

Durangoko Udalak herriko Txelu Angoitiari enkargatutako ‘Trenak ekarritakoak’ dokumentala -deialdira inor ez zen aurkeztu- martxoaren 24an estreinatuko da. Bertan, 1950 eta 1970 urteen artean Estatuko hainbat tokitatik Durangora iritsi ziren ehunka lagunen testigantzak eta bizipenak bilduko dira.

Jon Maia, Ima Garrastatxu, Txelu Angoitia eta Julián Ríos.

Gainera, ez da Plateruena Kultur Aterpean 19:00etatik aurrera ospatuko den jaiaren elementu bakarra izango, izan ere, herriko erkidego ezberdinetako elkarteei omenaldia egiteaz gain, hainbat sustrai eta diziplina artistikotako emanaldiak izango dira.

Jon Maia bertsolariak zuzenduko du ekitaldia, eta Xabier Aierdi soziologian doktore eta migrazioen ikerketan erreferenteak hartuko du parte. Horrez gain, Xabier Aburruzaga trikitilariak eta Gaspar Rodriguez flamenko gitarristak zein Aritz Lasarguren dantzariak eta Andaluziako Kultur Etxeko La Jara taldeak musika eta dantza emanaldi ezberdinak eskainiko dituzte.

Ekitaldi honekin legegintzaldi hasieran lantzen hasitako bide bati bukaera emango zaio. Lan lerro horren helburua 1950 eta 1970 hamarkadetan, batez ere Andaluzia, Gaztela, Extremadura eta Galiziatik heldutako migrazio fluxuei buruzko ikerketa eta aitortza bat egitea izan zen.

Durangarren testigantzak

Orain, Txelu Angoitia argazkilari durangarrak dokumental bat egin du, Durangora egonkortasun ekonomiko hobea lortzeko helburuarekin heldu ziren dozena bat durangarren testigantzak bilduz.

“Gaurko Durango ezin da ulertu bere iraganari zein guraso edota aitona amonen historiari erreparatu gabe. Era berean, adierazi nahi dugu Durangoko erkidego ezberdinetako etxeek funtsezko zeregina izan zutela harrera eta integrazio prozesu horretan. Horrela, aitorpen honekin geure buruari buruz eta inguratzen gaituenari buruz hausnartzeko gure ekarpen txikia egin nahi izan dugu”, adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

40 minutu inguruko ikus-entzunezkoa

Angoitiak zuzendutako dokumentalak protagonistek beren jatorrizko tokietatik alde egiteko izan zituzten kasuistiketara hurbilduko ditu ikusleak, eta biztanleriaren sektore horrentzat Durangok eskaini zizkien bizi baldintzak azalarazten saiatuko da.

Ikus entzunezko dokumentuaren helburua beste komunitate batzuetatik etorritako pertsonen bizitzaren alderdi desberdinak erakustea eta Durangon egin zituzten ekarpen positiboak aitortzea izango da. 40 minutu inguruko ikus-entzunezko pieza honetan jatorri eta bizipen ezberdineko zortzi durangarrek hartuko dute parte.

Aritz Lasarguren durangarra, Olaia Inziarte, Neomak edo Delirium Tremens, Plateruena Kultur Aterpean apirilera arte

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu