Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:33 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

‘Ermitak bide, Durangaldea bizi’, Alpino Tabira Mendi Kluba martxoko irteera

Alpino Tabira

“Ermitak bide Durangaldea bizi” liburuarekin hasitako bideari jarraituz, 2023 urte honetan Alpino Tabira Mendi Klubaren egutegian txertatutako bigarren ibilbidea dogu hemen proposatzen dogun hau.

Amatza.

Urtarrileko irteeran bezala, Durangaldeko ondare ezkutua bistaratu nahiean jarraitzen dogu, oraingo honetan Elorrio, Atxondo, Abadiño eta Durangon zehar ibiliko garelarik. Zita barria martxoaren 18an izango da, zapatua. Zabalkundean zuen laguntza asko eskertuko geunke. Hemen datu adierazgarri batzuk:

Irteera puntua izango dan Elorriora garraio publikoan helduko gara eta hortik ekingo deutsagu Durango arteko zeharkaldiari.
Ia 17 kilometrotan zehar, Durangotik Elorriora arte zetorren trenbidea ezagutuko dogu, Axpeko 2 ermita, Abadiñoko 3 eta, horrez gain, Durangoko Eguzkitza auzoko iturria.

Momoitioko San Juan.

Ezezagunagoak izango dira, agian, Irureko San Migueleko tontorra (non ermita bat egon omen zen) edota Abadiñoko Irazola auzoko galtzada zaharraren azken hondarrak, biak ere ibilbide honen barnean ezagutu ahal izango doguzanak.

Zita martxoaren 18an, goizeko 8:40tan

Ibilbidean zehar, gure ingurua hobeto ezagutarazi nahi izate aldera, igarotzen dogun ondarearen inguruko aipamen txikiak egingo doguz.

Zita martxoaren 18an, goizeko 8:40tan, Durangoko Madalenako autobus geltokian ipini dogu. Irteera doakoa izan arren, komenigarria da aurretik izena ematea. Informazio gehiago:

Ermitak bide Durangaldea bizi. (Z)(M)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu