Iurretako biblioteka merkatura
Mugalari
Argazkiak | Iurretako Herri Biblioteka
Datorren uztailaren 9an (osteguna), biblioteka kalera aterako da, herrian antolatzen den azokara. Asmoa egun honetan herritarrei gure zerbitzu eta eskaintzaren berri ematea da.
Horretarako irakurketa gune bat prestatuko da, bibliotekaren bildumaren aukeraketa bat bertara eramanez: liburuak, aldizkariak, pelikulak, musika, e-Reader-ak, tablet-ak…
«Horretaz gain, uztailaren 9an goizeko 09:00etatik aurrera bertara hurbiltzen direnek, kafea eta pasta batzuk dastatzeko aukera izango dute eta 11etan, haurrentzako ingelesezko ipuin kontaketa saioa izango dugu. Hurbil zaitez, itxaroten zaitugu!», adierazi dute.