EREIN EGUNE | Gazteak elkar ezagutzeko eta euren behar zein nahiak plazaratzeko deia egin dute larunbaterako
Mugalari
Durangoko Santa Ana plaza daukate hitzordua ekainaren 27an Durangoko gazteek. Orain dela urtebete hasitako lanaren jarraipena izango da Erein Eguna izendatu dutena. Gazteak elkar ezagutu eta euren aisialdirako gabeziak eta beharrizanei buruz hausnartzeko jai eguna izango da.
Urte luzean Durangoko gazteen gabeziak identifikatu eta horien konponbidea zelan bideratu aztertzen ibili dira. Orain, larunbateko jaian, horiek bistaratu nahi dituzte. Horretarako, Durangoko gazteak ezezik eskualdeko beste gazteei parte hartzeko deia ere luzatu diete.
Hauxe antolatutako egitaraua: