On Joxe Miel Barandiaran | San Juan eguneko oroitzapenak
I. Ellakuriaga
Ataungo euskaltzale eta antropologoaren lanak zabaltzeko fundazinoak orain dela 55 urte On Joxe Migel Barandiaranek bere egunerokoan idatzitako pasarte hau sareratu dau gaur.
San Joan eguneko oso oroitzapen onak zituela nabarmentzen zuen, batez ere, familia giroan, Ataunen, bere jaioterrian nola pasatzen zituen, San Martin auzoko jaietara joan eta Baztarrika baserrian bazkaritarako alkartzen zirela.
Ordurako senitartekoak “sakabanatzen hasiak” zirela ere irakurri daiteke pasartean, Zaragozan zein Frantzian monja sartuta Mikela. Batez ere, San Joan eguneko jai giroa eta jendearen alaitasunaz idatzi zuen.