GURE ESKU DAGO | Erabakiaren aroa abiatu dute Euskal Herrian
Testua | Izaskun Ellakuriaga
Argazkiak | Gaizka Peñafiel
Atzoko egunean milaka lagun batu zen Euskal Herriko bost hiriburutan, Gure Esku Dago dinamikak egindako deiari erantzunez, hautentsotzitik erabakira joateko borondatea erakutsiz. Goizean, Areatzatik Euskalduna Zubira eta arratsaldean San Mames futbol zelaian batu ziren Bizkaia osotik joandako lagunak. Goizean ohial-katea egin eta gero, arratsaldean, San Mamesen izan zen jaia.
| ‘GORA’ ESKU DAGO | Atzoko egunak utzitako argazki, bideo eta sentimenduen ostean Gure Esku Dagok lanean jarraitzeko deia egin du, “hiriburuetan osatutako borondateen hautetsontziak bihar erabakiaren hautetsontzi izan daitezen”.
Orain, Gure Esku Dago dinamikak aurrera begira eman beharreko pausuak definitza izango da helburua. Eta horretarako, Euskal Herriak erabakitzea helburu hartuta, hora iristeko plangintza adostuko dute irailean.
Etiquetas: Bilbao, Gure esku dago, San Mamés