‘Udalak eta biok euskaraz’ / 500dik gora eskaera Durangon Udalak euskarazko harremana bermatzeko
Izaskun Ellakuriaga
‘Udalak eta biok Euskaraz’ aldarriarekin Durangoko hainbat elkarte, eragile eta norbanakok kanpaina burutu dute, udalarekin harreman gutiak euskaraz gura dituztela adierazteko, eta udalaren ardurapean dauden espazio ezberdinetan arreta euskaraz bermatzea eskatzeko.
500dik gora eskaera batu dituzte eta aste honetan udaletxean eskari guzti horrek aurkeztu dituzte. Ekimeneko sustatzaileek adierazi dutenez, iaz ere antzeko eskaria luzatu zuten udalean eta euren esanetan “jarrera ez zen bat ere arduratsua izan”.
Bestetik, kanpainaren emaitzak aurkeztu badituzte ere, ikus-entzunezko labur batekin eragile gehiagori dei egiten diete ekimenera batu daitezen.