Izurtzako Udalak ez du Nikolas Azokarik egingo 2026an, plazako lanengatik
MUGA IZURTZA
Izurtzako Udalak ez du 2026ko Nikolas Azoka egingo, plazan egiten ari diren birmoldaketa-lanek eragotzi egingo dutelako ohiko azoka-esparrua erabiltzea. Udal-iturriek MUGAri baieztatu diotenez, obren egoerak ez du bermatzen ez ekoizleen jarduna ezta herritarren eta bisitarien egonaldia ere.

Urtero abenduaren 6an egiten den azoka ekoizleen produktuak ezagutarazteko eta Bizkaian gertuko kontsumoa sustatzeko hitzordu garrantzitsua da. Aurten, ordea, plazako lanek baldintzatuko dute ospakizuna. Udalak azaldu duenez, obrek ohiko azoka-esparrura sartzea oztopatuko dute, eta irisgarritasunari ere eragingo diote.
Egoera horren aurrean, 2026ko edizioa bertan behera uztea erabaki du udalak. Erabakiagatik barkamena eskatu die ekoizleei eta herritarrei.

Máquinas en marcha para transformar la plaza del Ayuntamiento de Izurtza






