Ezta Ilen, Des-Kontrol eta Janus Lester, besteak beste, 2027ko 40 Minutu Rock jaialdian
MUGA 40 MINUTU ROCK
Borla, Sua, Des-Kontrol, Arkada Sozial, Sofokaos, Raimundo el Canastero eta Tremenda Jauría izango dira Durangoko Landako Gunean joko duten taldeen artean.

Zaldibarko Ezta Ilen taldea.
40 Minutu Rock jaialdiak 2027ko edizioaren kartela aurkeztu du astelehen honetan. Hitzordua otsailaren 20an izango da, Durangoko Landako Gunean, eta hainbat musika talde eta proposamen bilduko ditu egun osoan zehar.
Iragarritako kartelak Borla, Sua, Des-Kontrol, Arkada Sozial, Sofokaos, Raimundo el Canastero, Tremenda Jauría, Maskak, Mconak, Maruxak, Indabe, Ezta Ilen —Zaldibarkoa— eta Janus Lester taldeak jasotzen ditu.
Kartelan beste hainbat musika proposamen ere ageri dira eta Platuruenan izango dira: Eromena, Joan Tatorri B2B Alai, NJO, 212Tabasarlanitz, Ke Lopo, Pantx Records eta Edu Zardoya. Horiez gain, Pelma & Luis elorriarrak ere arituko dira, selektore gisa, jaialdiko musika eskaintza osatuz.

Pelma & Luis elorriarrak.
Helburu
40 Minutu Rock ez da musika jaialdi hutsa. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkartasun ekimena da, eta jaialdian lortutako etekinak kolektibo horien eskubideen aldeko borrokara bideratzen ditu antolakuntzak. Harrera eta Etxerat elkarteekin elkarlanean, besteak beste, etxeratze-prozesuak eta kalera itzultzen direnen gizarteratzea babestea du helburu.
Jaialdiaren izenak espetxean senide eta lagunekin egoteko 40 minutuko bisiten iraupenari egiten dio erreferentzia. «Berrogei minutu, milaka taupada» izan zen ekimenaren hasierako leloa, eta hamar urteko ibilbidean elkartasunaren eta aldarrikapenaren erreferente bihurtu da Durangon.
Aurtengo kartelak «Hamar urtez, milaka taupada!» mezua ere jasotzen du. Landako Guneko ateak 10:30ean irekiko dituzte, eta jaialdia 11:00etan hasiko da.
Sarrerak eskuragarri jada; fi sikoak, azaroaren 16tik aurrera
Interesedunek ez dute itxaron beharrik jaialdiko sarrera eskuratzeko. Izan ere, jada salgai daude online https://labur.eus/40MinutuRock2027 webgunean. Horrez gain, azaroaren 16an sarrera fi sikoak ere eskuragarri jarriko dira Euskal Herriko puntu desberdinetan. 25 euroan erosi ahal izango dira sarrerak aurretiaz, eta 30 euroan jaialdiaren gunean bertan txarteldegian erosiz gero (sarrerarik geratzekotan).






