Astelehena,
2026ko Azaroak02

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Bidutzi’k munstroen abentura ekarriko du bihar Durangora

MUGA SAN AGUSTIN

Benetan Be antzerki taldeak ‘Bidutzi’ haur antzezlana taularatuko du bihar, azaroak 1, igandea, 18:00etan, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Euskarazko ikuskizunak 60 minutuko iraupena du, eta umorea, emozioa eta baikortasuna uztartzen ditu Inauteri gau batean girotutako istorioan.

Abentura Bidutzi pertsonaia kartel batek pizten dion jakin-minari jarraituz hasten da. «Ez sartu! Batez ere munstro edo kokomarroa bazara» dioen ohartarazpenari kasurik egin gabe, barrura sartuko da, eta kaiola batean harrapatuta geratuko da. Godofedok dena ikusi du, edo agian Ainara da, Godofredoz mozorrotuta, gertatutakoaren lekuko izan dena. Kontua da Bidutzi eta Ainarak kaiolatik ihes egin beharko dutela ehiztaria eta haren laguntzailea itzuli aurretik.

Lortuko al dute ihes egitea? Eta Bidutzi txikiak lortuko al du hamabiak jo aurretik norbait bere kabuz ikaratzea? Munstroen eta mozorroen arteko istorioak ikusleak beldurretik algarara eramatea du helburu, urteko gaurik zoroenean.

Patricia Urrutia da testuaren eta zuzendaritza artistikoaren egilea, eta bera da antzezleetako bat, Jon Zumelaga eta Juanma Rodríguezekin batera. Elena Olivieri arduratu da zuzendaritzaz, Josu Aginaga musikaz eta Maia Skovush txotxongiloez.

Sarrerak lau euroan daude salgai, eta bazkideek hiru euro ordainduko dituzte. Emanaldiak ordubeteko iraupena izango du eta 18:00etan hasiko da San Agustin Kultur Gunean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu