Igandea,
2026ko Urriak11

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Olatz Salvadorrek euskal mugimendu berri bat iragarri du Durangoko Azokarako

MUGA DA!

Zerbait berria dator. Lelo horrekin hasi da zabaltzen oraindik xehetasun handirik ezagutzen ez den proiektu berri bat, eta lehen hitzordua abenduaren 5ean izango da Durangoko Azokan.

Proiektuaren berri emateko, Instagramen profil bat ireki dute, Zerbait berria dator lelopean. Bertan, besteak beste, Olatz Salvador abeslariak, Ithaka taldeak eta Pisoo musika-proiektuak mezu bana zabaldu dute, abenduaren 5eko hitzordura begira.

Salvadorrek Instagram bidez bidalitako bideo-mezuan honakoa aurreratu du: «Kaixo, denoi, bueno, abenduaren 5ean Durangon hitzordu bat daukagula komentatzera nator. Musikariok eta musikazaleok elkartuko gaituen zerbait aurkeztuko dute, eta beraz, ez galdu, abenduaren 5ean Durangoko Azokan».

Oraingoz, ordea, ez dute argitu zer den Zerbait berria dator, ezta proiektuaren atzean nor edo nortzuk dauden ere. Azaldutakoaren arabera, musikariekin eta musikazaleekin lotutako ekimena izango da, eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute abenduaren 5ean.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu