Astelehena,
2026ko Irailak28

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Txapliego artean piztu dira Iurretako jaiak

MUGA IURRETA

Iurretako jaiak eguerdian hasi dira, Montoi zubitik txapliegoak jaurtita. Une horrek herritarren arreta eta parte-hartzea piztu du, tartean ekitaldira gonbidatutako udalerriko ikastetxeetako ikasleena ere. Jarraian, jaietako egitarau osoa duzu eskura, ekitaldi bakar bat ere gal ez dezazun. Ondo pasa!

ARGAZKIAK · I.B. (MUGA)

Irailak 28 astelehena: San Migel bezpera

  • 12:00 – Jaien hasiera montoitik
  • Ondoren, dultzaineroak eta Kittu txaranga kaskotik zehar
  • 14:00 – Nagusien bazkaria eta erromeria Uribesalgo soinujolearekin Askondon
  • 14:30 – Gazte bazkaria plazan
  • 18:30 – Ohiturazko Doniel Atxa. Jarraian Iurretako Dantzarien azken entsaioa
  • 22:30 – Aittu erromeria plazan

Irailak 29 martitzena: San Migel eguna

  • 10:30 – Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara
  • 12:00 – Iurretako Dantzariak plazan
  • Ondoren, Igel txapelketa plazan
  • 18:00 – Iurretako Dantzariak plazan
  • 20:00 – Erromeria: Gorka eta Hekthor

Irailak 30 eguaztena

  • 19:00 – Bakarrizketak plazan: Mirari Martiarena, Aitor Basarrate eta Julen Pagazaurtundua

Urriak 1, eguena

Umeen eguna barraketan

  • 18:00 – Bingo tonbola intergenerazionala eta txokolatada Askondon

Urriak 2 barikue: Peskaito gaua

  • 19:30 – El Reciclador 10 bakarlariaren kontzertua Dantzari Plazan
  • 20:30 – Tortillen aurkezpena Dantzari Plazan
  • 22:00 – Bertso Saioa Kepa Arroitajauregi frontoian. Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzalluz. Gai jartzailea: Ainhoa Urien
  • 00:00 – Erromeria plazan: Oxabi
  • Ondoren, Xaukena Xauk eta Totozer MJ

Urriak 3 zapatue: Mozorro eguna

  • 12:30 – Mozorroen kalejira: Askondotik hasita, herriari itzulia egingo diogu
  • 13:00 – Poteo girotua Josepa Kale-Kale taldearekin
  • 15:00 – Herri Bazkaria Askondon
  • Ondoren, kuadrila ikuskizuna
  • 18:00 – Sakatu elektrotxaranga herrian zehar
  • 22:00 – Kontzertuak plazan: Skabidean eta Errota
  • Ondoren, L3S x Trixi eta Dixi MJ

Urriak 4 domeka: errosario eguna

  • 10:30 – Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara
  • 11:00-14:00 – XXVI. Nekazaritza eta Artisautza Azoka Olaburun
  • 12:00 – Dantza saioa plazan. Talde gonbidatua (Xareu d’Ochobre, Avilés) eta Iurretako Dantzariak
  • 18:00 – Herri kirol erakustaldia: Iparraldeko jokoak, aizkolariak eta harri jasotzaileak
  • 19:00 – Iurretako Dantzariak plazan. Ondoren jaietako errifen zozketa
  • 20:30 – Herri afaria eta erromeria Lorratz taldearekin, plazan
  • 22:00 – Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz

​Egitaraua (PDF ​​​724KB)​​

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu