Iurretak Ibarretxe Kultur Etxeko ikasturteko egitaraua aurkeztu du, 88 plaza ingururekin
Iurretako Udalak Ibarretxe Kultur Etxearen 2026-2027 ikasturterako jarduera eskaintza berria aurkeztu du. Kultur Etxearen, Bibliotekaren, Gizarte Ongizatearen eta Berdintasunaren ekintzak bateratuz 25 urteko ibilbidea betetzen duen programa finkatua.

Guztira, 800 plaza inguru eskainiko dira, udalerriko adin eta talde guztiei zuzendutako 50 diziplinatan banatuta, 2026ko urritik 2027ko ekainera bitartean.
Aurtengo berrikuntzen artean, osasun fisikoa eta mentala sustatzeko diseinatutako tailerrak (Dantza Fitness, Gimnasia Intentsiboa, Pilates eta Sevillanas), Agora Plaza eta Jabekuntza Eskolaren bitartez integratzeko eta ahalduntzeko ekimen berriak eta pertsona migratzaileentzako ekintzak nabarmentzen dira.
Oskar Koka, Iurretako alkateak gogorarazi duenez, «25 urte daramatzagu Ibarretxe Kultur Etxea Iurretan kultura, arteak eta berdintasuna elkartzeko, integratzeko eta zabaltzeko gune bihurtzen. Gure baliorik handiena auzokideen parte-hartzea da, hori gabe proiektu honek ez bailuke zentzurik izango; horregatik, aurten osasun integralera eta inklusiora bideratutako tailerrak batuko ditugu, herritar guztien kezkei erantzuteko».
Iurretan erroldatutako pertsonek irailaren 8tik 18ra bitartean izango dute izena emateko epea, eta erroldatu ez direnek, berriz, irailaren 15etik 18ra bitartean.
Eskaerak goizez izapidetu ahal izango dira HAZen, arratsaldez Kultur Etxean edo telematikoki Egoitza Elektronikoan (iurreta.eus).
INFO GEHIAGO








Tailer kulturalak (PDF 2MB)