Larunbata,
2026ko Irailak12

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Joseba Sarrionandiaren eta Gaizka Zabarteren ‘Zalduko urak’ liburua salgai dago

MUGA ZALDIBAR

Zaldibarko euskararen, literaturaren eta herriko memoria kolektiboaren inguruko ‘Zalduko urak’ liburua dagoeneko salgai dago. Lana Gaizka Zabarte zaldibartarrak eta Joseba Sarrionandiak osatu dute, eta Pamielak argitaratu du.

Liburua «berbeta eta literatura» zikloaren barruan argitaratutako bigarren alea da, Iurretari eskainitako lehen liburuaren ondoren. Oraingoan, beraz, Zaldibar da ikerketaren eta bildumaren abiapuntua, eta herriko ahotsak, testigantzak eta idatzizko ondarea bildu ditu Zabartek, Sarrionandiaren lankidetzarekin.

‘Zalduko urak’ lanak Zaldibarko euskararen eta biztanleen memoria berreskuratzeko hainbat testu eta lekukotasun jasotzen ditu: leku-izenak, kanta zaharrak, herriko kontakizunak eta kondairak, gerraurreko prentsako kronikak, dokumentu ofizialak, haurren eta gerrako testigantzak, gerraosteko bizimoduari buruzko pasarteak eta idazle ezagun zein ezezagunen ekarpenak. Besteak beste, Jose Luis Mendilibar zaldibartarrari buruzkoak ere jasotzen ditu.

ZABARTE

Gaizka Zabarte 1960an jaio zen Zaldibarren. Urte askoan irakasle izan da Meatzaldean, Berrizen, Abadiñon eta Iurretan, eta hainbat herri-ekimenetan parte hartu du frankismoaren azken urteetatik. Zaldibarko zinegotzia ere izan zen 1995etik 2003ra. Literaturaren alorrean, artikuluak eta eleberriak idatzi ditu euskaraz.

Liburuak 480 orrialde ditu, 17 x 24 zentimetroko formatua, eta 26,50 euroko prezioa du. Dagoeneko eros daiteke Zaldibarko Anteiglesian bertan, baita Pamielaren webgunearen bidez ere.

‘Zalduko urak’ Saio eta Testigantza bildumako 292. alea da (ISBN: 978-84-9172-488-9).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu