Astelehena,
2026ko Ekainak15

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Elaia Berrojalbiz durangarrak musika eta salaketa uztartu ditu ‘Neu Ez’ proiektuan

MUGA MUSIKA

Maiatzaren lehen egunetan Elaia Berrojalbiz gazte durangarrak bere NEU EZ proiektuaren lehen hiru kantak argitaratu zituen: «Neu ez» (proiektuari izena ematen diona), «Hanibal Lerrurdin» eta «Bilbo-Minneapolis». Azken kanta honek urtarrilaren 29an, Bilbon, poliziak manteroen aurka egindako sarekada salatzen du, Minneapoliseko kaleetan Trumpen ICE patruilek migratzaileen kontrako oldarraldien oihartzunaren pean gertatu zena. 

Elaia Berrojalbiz, ‘Neu Ez’.

Hiru kantak Mungiako Barbaiza estudioan grabatuak izan ziren martxoko goiz batean, eta entzungai daude Youtube eta Bandcamp-en, azken honetan doan deskargatzeko aukera dagoelarik. Izan ere, kanten hotsak Bilbora heldu dira dagoeneko eta Manteroekin Bat plataformak baimena eskatu dio Elaiari «Bilbo-Minneapolis» euren elkarretaratzetan erabili ahal izateko; ozen aldarrikatuz inor ez dela ilegala, inon ez.

https://neuez.bandcamp.com/

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu