Astelehena,
2026ko Ekainak15

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Mañaria, Maiatza Kulturalaren arrakasta handiko eszenatoki bihurtu da

Mañariko Udalak balorazio oso positiboa egin du aurtengo Maiatza Kulturalaren edizioaren inguruan. Hilabete osoan zehar antolatutako ekitaldiek harrera bikaina izan dute, eta herritarren parte-hartzea handia izan da jarduera gehienetan. Horrez gain, inguruko herrietatik ere bisitari ugari gerturatu dira programazio zabalaz gozatzera.

Oreka TX Angurretan. VICTOR ARRIZABALAGA

Aurtengo egitarauak adin eta gustu guztietarako proposamenak eskaini ditu, eta kulturak, musikak, dantzak zein bestelako ekimenek herrian astez aste giro bizia eta parte-hartzailea sortu dute. Udalak eskerrak eman nahi dizkie antolakuntzan eta jardueretan parte hartu duten eragile, elkarte eta herritar guztiei, haien inplikazioa funtsezkoa izan baita egitasmoa arrakastaz garatzeko.

Udalaren arabera, Maiatza Kulturala “herria dinamizatzeko eta kulturaz elkarrekin gozatzeko aukera paregabea” izan da beste behin ere. Aurrera begira, Udalak kultur jarduerak sustatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du, herritarren arteko harremanak indartu eta herriko bizitza soziala aberasten jarraitzen dutelako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu