Saibi mendiko batailan hildako gudari eta miliziano asturiarrak omentzeko ekitaldia
TESTUA SABINO ARANA FUNDAZIOA
«Saibigain 1937» memoria historikoaren elkarteak, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoarekin eta hainbat elkarte memorialistarekin batera, omenaldia antolatu du igande honetan, apirilak 12 dituela, 1936ko gerran demokraziaren eta askatasunaren defentsan inguru horretan bizitza galdu zutenen alde. Saibigain mendiko batailan, 250 lagun inguru zendu ziren, baina horietatik ehun gorpu baino gehiago ezin izan dituzte berreskuratu.

Saibin borrokan aritu ziren gizonezkoen sakrifizioak eta gertakarion gaineko zabalkundeak, besteak beste, ahalbidetu zuten euskaldunon herriak, Euskadik, bizirik iraun zezan diktadura frankistan, kartzelan eta erbestealdian.
Omenaldian, gudarien eta miliziano asturiarren senideek eta Durangaldeko hainbat udaletako kideek eta elkarte memorialistetako ordezkariek parte hartuko dute. Omenaldia Urkiolako santutegitik abiatuko da goizeko 10etan, eta 11etan amaituko da, eroritako borrokalariak oroitu guran, lore-eskaintza eginda Saibi mendiaren gaineko gurutzearen aurrean.







