Astelehena,
2026ko Martxoak09

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

40 Minutu Rock-en 10. edizioa: elkartasunak eta komunitateak Durango bete zuten

40 Minutu Rock jaialdiaren hamargarren edizioa berezia eta arrakastatsua izan da, milaka lagun batuz Durangon bi egunez. Antolakuntzak nabarmendu duen bezala, “etorkin ekonomikoa besterik bilatzen ez duten makrojaialdien garaiotan, herritik eta herriarentzat sortutako eredu batek hainbesteko arrakasta izatea seinale ona da”, eta horrek agerian uzten du komunitate sendo eta konprometitua dagoela atzean.

Agazkia · 40’ROCK

Guztira 6.500 lagun batu ziren zapatuko egitarauan eta 700 barikuan, eta haiekin batera 500 boluntario eta antolakuntzako kidek egin zuten lan jaialdia aurrera ateratzeko. Asteburuan zehar, oholtza gainean zein azpian, elkartasun keinu ugari ikusi ziren, musikarien, boluntarioen eta publikoaren konpromisoa agerian utziz. Gainera, “ez dugu ontzat jotzen jaialdirik, jaialdiaren parte den pertsona oro seguru sentitzen ez bada”, adierazi zuen antolakuntzak; prebentzio taldeari eta espazio seguruei esker, ez zen intzidentziarik izan.

Barikuko ekitaldi nagusia hunkigarria izan zen, dantza, arte eta testigantzen bidez. Etxeratek eta 40 Minutu Rockek elkarlana berretsi zuten, eta ondoren Ruper Ordorikaren kontzertuak gaua borobildu zuen, Plateruena lepo betez.

6.500 LAGUN

Zapatua musikaz eta aldarriz beterik igaro zen Landako Gunean eta Plateruenan, belaunaldi eta estilo aniztasuna uztartuz. Harrera elkartearen ekitaldiak bergizarteratzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta publikoak babes oihu eta topa kolektibo ikusgarriarekin erantzun zuen.

Antolakuntzak azpimarratu du hamargarren edizio hau “berezia egin zuten bertaratutako 6.500 lagunek”, eta guztien artean lortutako ekarpen sozial eta ekonomikoak Etxerat eta Harrera elkarteei bultzada eman diela. Jaialdiak berriro erakutsi du elkartasunak eta komunitateak indar handia dutela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu