10 URTE · Presoen egungo egoera eta jaialdia hizpide, 40’ Rock elkarrizketan
MUGA DURANGALDEKO AISIALDIKO GIDA
Jaialdi solidarioaren antolakuntzak bideo-elkarrizketa bat argitaratu du, hamargarren edizioaren baitan. “40’ Rock X: Nondik gatoz eta nora goaz?” izenburupean, ekimena posible egiten duten hiru lagunek hartu dute parte solasaldian, gainerako antolakuntzako kideek bezala modu erabat altruistan lanean aritzen direnak.

Topaketa Landako Gunean grabatu da, bertan egiten baita urtero makrojaialdia, eta Andrea Aragonek moderatu du. Bere galderei erantzunez aritu dira Etxerat elkarteko psikologo bat -Unai- eta Harrera elkarteko kide bat -Gaizka-, biak ala biak jaialdiaren ibilbidea gertutik ezagutzen dutenak.
Bederatzi minutuko iraupena duen bideoan, euskal preso, iheslari eta deportatuen egoeraz jardun dute, baita gai horren inguruan Euskal Herrian gaur egun bizi den errealitateaz ere. Solasaldiak iraganetik abiatuta etorkizunera begirako hausnarketa eskaintzen du, jaialdiaren izaera solidarioa, konpromisoa eta memoria ardatz hartuta. Bideoaren izenburu: 40′ Rock X: nondik gatoz eta nora goaz?









