Osteguna,
2026ko Otsailak12

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Lourdes Iriondo abeslaria, Santiago Onaindia Bekari eskainitako jardunaldien erdigunean

MUGA DURANGALDEKO AISIALDI GIDA

Amorebieta-Etxanoko Udalak otsailean jardunaldi bereziak antolatu ditu Santiago Onaindia ikerketa bekari ikusgarritasuna emateko. Beka horrek 1989tik sustatzen ditu euskarazko ikasketa eta sorkuntza intelektuala. Ekimenak Santiago Onaindia zornotzar idazle eta ikertzaileari eskainitako omenaldia jasotzen du, haren heriotzaren 30. urteurrena dela eta.

Lourdes Iriondo abeslaria. ARGIA

Jardunaldien helburua bekaren jarduera herritarrei gerturatzea da, eta aurtengo edizioan Lourdes Iriondo izango da egitasmoaren ardatza. Iriondo XVIII. edizioko lan sarituaren protagonista da: Lourdes Iriondo, bide-urratzaile. Literatura eta kantagintza aztergai, Alex Gurrutxaga eta Lorea Jainagak egindako ikerketa.

Ikerketa lanak Lourdes Iriondoren ibilbidea aztertzen du, euskal musika modernoaren aitzindarietako bat izan zena eta diktadura garaian euskarazko haur literaturako lehen egileetako bat. Lanak bere jarduna ikuspegi kultural eta feministatik jorratzen du, testuinguru historiko jakin batean egindako ekarpena azpimarratuz.

Adin talde ezberdinetara zuzendutako jarduerak antolatu dira jardunaldien baitan. Otsailaren 7an, larunbatean, 12:00etan, haur liburutegian, 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin kontalari musikala egingo da, Lourdes Iriondoren kantu eta istorioetan oinarrituta.

DONOSTIA ZINEMALDIA

Otsailaren 10ean, asteartean, 19:00etan, Zelaietako auditorioan, Lourdes Iriondo, bide urratzaile hitzaldia eskainiko du Alex Gurrutxaga ikertzaileak, Santiago Onaindiaren heriotzaren 30. urteurrenarekin bat eginez. Ekitaldi hori izango da omenaldiaren jarduera nagusia.

Hurrengo egunean, otsailaren 11n, asteazkenean, 19:00etan, Zelaietako auditorioan bertan, Lourdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentalaren proiekzioa egingo da. Dokumentala berriki estreinatu da Donostiako Zinemaldian.

Horrez gain, otsailean zehar, udal liburutegiak Santiago Onaindia Bekaren bidez argitaratutako liburuak bilduko dituen erakusketa bat hartuko du, Berbalapiko programaren barruan, Santiago Onaindia beka, 36 urte euskal literatura ikertzen izenburupean.

María Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, 1937ko martxoaren 27a – Urnieta, 2005eko abenduaren 27a) euskal abeslari eta idazlea izan zen, Xabier Lete ere abeslaria zenaren emaztea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu