Armendolak Agate Deunako koplak abestuko ditu asteazkenean Amorebietan
Otsailaren 4an, asteazken honetan, Agate Deuna bezperan, Amorebieta-Etxanoko kaleak musika eta kantuz beteko dira. Armendola Kultur Elkarteak herriko abesbatza taldeak eta nahi duten herritarrak gonbidatzen ditu Agate Deunako koplak elkarrekin kantatzera, ohiturak bizirik mantentzeko.

Ospakizuna 18:30etan hasiko da, abesbatza desberdinek kaleetan zehar kantatuz, eta 20:00etan denak Herriko plazan bilduko dira, bertaratutako guztiekin batera abesteko. Ekitaldia luntx batekin amaituko da plazako arkuetan, giro bero eta alaian.
Parte-hartzaileek baserritar jantzita etortzea gomendatzen da, giro tradizionala eta koloretsua sortzeko. Armendola Kultur Elkartea mota guztietako ekimen soziokulturalak sustatzen ditu, baita euskal kultura, historia, hizkuntza, gastronomia eta etnografia ikertzea eta garatzea ere.









