Astelehena,
2026ko Ekainak15

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

NCC taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an Amaraun Arte Fabrikan

MUGA MUSIKA

NCC (Nuevo Catecismo Católico) taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an, igandea, Amaraun Arte Fabrikan, 13:30ean. Emanaldia domeketako kontzertuen egitarauaren barruan kokatzen da, eta eguerdiko musika-eskaintza indartzea du helburu. Gainera, 12:00etatik aurrera terrazak irekita egongo dira.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, aurten ez da sarrerarik salduko online bidez. Kontzerturako sarrerak formatu fisikoan bakarrik eskuratu ahal izango dira honako establezimendu hauetan: Zelaietako Jubilatuak (Abadiño), Portalekua (Elorrio), Intxaurre taberna (Durango) eta Sorgin taberna (Zaldibar). 10 euro / 12 takillan.

NCC, punk-rockaren erreferentea

Nuevo Catecismo Católico taldea 1992an sortu zen Donostian, eta Estatuko punk eszenako talde esanguratsuenetako bat da. Urteetan zehar, punk-rock doinu zuzen eta gordina landu dute, ironia, kritika soziala eta jarrera probokatzailea uztartuz. Hainbat disko argitaratu dituzte, eta euren zuzeneko emanaldiek indar handia eta izaera berezia dutela nabarmendu izan da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu