Astelehena,
2026ko Martxoak09

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Iurretako Udalak indarkeria matxistaren aurkako egitaraua aurkeztu du

Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi dugu Indarkeria matxistak beldurrezko eta lotsazko ingurunea sortzen duela, indarkeria jasaten dutenak bakartzeko eta isilarazteko joera du, eta biktimagileen zigorgabetasun-sentsazioa areagotzen du. Izan ere, sarerik ez izateagatik eta komunitatean sustraituta ez egoteagatik, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeen emakumeen artean, besteak beste, adineko emakumeak, landa-ingurune sakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak eta bestelako baldintza bereizleak dituztenak.

Iurreta. IBAN GORRITI

Komunitateak beste pertsona batzuekin konektatzen gaitu, eta babes-loturak garatzea eta narratiba komunak sortzea ahalbidetzen du. Horregatik, komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagun dezake, eta berdintasunean oinarritutako harreman-inguruneak sortu, diskriminazioaren eta indarkeriaren adierazpenek tokirik izan gabe. Auzokide, lagun edo kuadrillen arteko harreman estuak goiz ohartaraz dezake indarkeria-egoera gertatzen ari dela.

Komunitate feministak, hurbiltasunetik eta sororitatetik, indarkeria jasaten ari diren emakumeak gorputzez babes ditzake, baita enpatia adierazi eta gertuko bide-laguntza ere eskaini. Halaber, jasandako indarkeria matxistari aurre egiten eta onera etortzen lagun dezake, eta egoera horietan bere erritmoak eta erabakiak errespetatu ditzake.

Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak eta koadrilak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxista pairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako komunitate erreparatzaileak sustatzeko erantzukizuna dugu.

Horregatik, urriaren 9ko Berdintasunerako Foroan, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO ekitaldiak eta manifestazioa antolatzea proposatu ziren. Bertan proposatutako ekintzak atxikitzen dira eta ekintzetara etortzeko gonbidapena bidaltzen zaizue.

Azaroak 25, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Askondon, ADIERAZPEN INSTITUZIONALA irakurriko da. Horretarako, herriko elkarte eta norbanakoak gonbidatu nahi zaituztegu antolatutako ekitaldietan parte har dezazuen. Ondoren, errebindikazio martxa hasiko da Iurretako kale nagusietatik zehar.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA erantsi da. Paragraforen bat irakurtzea nahi baduzue, eskertuko genizueke azaroaren 25 goizean 94 621 53 72 telefonora deitzea edo e-mailez: gizarte-ongizate@iurreta.eus bidaltzea.

Puntua morea deskargatzeko bidaltzen da.

Programazioa (PDF 360KB)​​​

Adierazpen Instituzionala (​PDF 261​KB)

Puntu morea​​ (PDF 444KB)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu