Asteartea,
2026ko Maiatzak12

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

EHEk Durangon mobilizazioa iragarri du abenduaren 6rako, ‘Euskararen Errepublika’ren alde

MUGA EUSKARA

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundeak Durangon abenduaren 6an egingo den kontzentrazioa iragarri du, “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” lelopean, deialdia ostegunean aurkeztu zuten. Erakundearen arabera, abenduaren 6ko mobilizazioa Landako gunetik abiatuko da 13:00etan.

Prentsaurrekoan irakurritako oharrean, erakundeak adierazi du mobilizazioaren helburua dela, “hizkuntza- eta nazio-kontzientziaren geldialdia eragotzi eta euskaltzaleen pizkunde berri bat bultzatzea”, eta “jasaten ditugun zapalkuntzei aurre egiteko, independentzia eta Euskararen Errepublika tresna gisa aldarrikatzea”.

EHEk gogorarazi du aurten urtebete dela, euskal eragileekin batera, euskara larrialdi egoeran zegoela adierazi zutela, erakundearen arabera, ordutik ez da aldaketa esanguratsurik gertatu, eta hizkuntzaren biziberritzea “ez dagoela politika publikoen lehentasunen artean”, azpimarratu dute.

ATZERAPAUSOAK

Oharrean nabarmentzen da azken bi hamarkadetan euskal komunitatearen nazio- eta hizkuntza-kontzientzia ahuldu egin dela, eta euskara salbatua dagoen uste faltsuak zabalkunde instituzionala izan duela, “euskaldunok erlaxatuta egon garen bitartean, indar kontrarioek bizkortu eta indartu egin dira, eta zenbait arlotan atzerapausoak ikusten hasi gara”, adierazi du erakundeak.

EHEren arabera, euskara “askapenerako eta justiziarako tresna” da sistema egungoaren aurkako borrokan, eta hizkuntzaren aldeko borroka beste borroka askatzaileekin lotuta dago, era berean, erakundeak irmoki gaitzesten ditu euskaltzalen artean azkenaldian ugaritu diren diskurtso arrazista edo xenofoboak.

Gogoratu, Abenduaren 6ko mobilizazioa Landako gunetik abiatuko da 13:00etan Durangon.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu