Astelehena,
2026ko Ekainak15

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Mallabiko Udalak espazio publiko atseginago eta iraunkorrago baten aldeko pauso berria eman du

MUGA MALLABIA

Azkeneko ikerketa baten ondorioz, Zubitegi kirol parkearen ingurumen-testuingurura egokitzeko esku-hartzeak egitea beharrezkoa dela identifikatu du Udalak. Horren harira, lorazaintza lanak egitea aurreikusi du aipatu espazioan, ingurune naturala hobetzeko eta espazio publiko honen kalitatea handitzeko.

Esku hartze honetan zuhaixka herrestariak eta landare igokariak landatuko dira, hormigoizko hormak eta parkeko ezpondak estaltzeko, modu horretan parkearen eta ingurune naturalaren arteko lotura hobetzen lagunduz. Landaketa udazkenean egingo da, garaia egokia izanik horrelako lanetarako, tenperatura arinek sustraiak behar bezala finkatzea ahalbidetzen dutelako negua iritsi aurretik. Honek landareen egokitzapen optimoa bermatzen du, hilabete hotzenetan haien hazkundea sustatuz eta espazioak modu eraginkor eta iraunkorrean berreskuratzea ziurtatuz.

Lorazaintzako lanak Cengotita Flores y Plantas SL enpresari esleitu zaizkio. Esku-hartzearen zenbatekoa 7.240,86 eurokoa da.

Mallabiko Udalak espazio publikoen mantentze eta hobekuntzarako duen konpromisoa berretsi nahi du, ingurune atseginago, irisgarriago eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa eskaintzeko. Hobekuntza horiei esker, Zubitegi Kirol Parkea leku funtzional eta erosoagoa izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu