Dokumentategiko liburu, artxibo eta argazkiak erabilgarri jarri ditu Gerediaga Elkarteak
MUGA ARGAZKIGINTZA
Gerediaga Elkarteak 60 urte betetzen ditu aurten. Orain arte elkarteak batutako liburu, liburuxka, ikerketa lan, aldizkari, eskuizkribu eta argazkiak digitalizatzeko egin den lanari ikusgarritasuna emateko asmoarekin, Dokumentategiko materiala erabilgarri jarri eta mailegutzan hartzeko sistema martxan ipini dugu, du, salbuespenak tarteko (dokumentu oso zaharrak badira, edota argazkien kasuan doantzan eman dituenak erabilera mugatu badu).

Argazkia: Alejandro Landaburu funtsa. Emakume bi Elorrioko Berrio auzoko latsarrian.
Guztira, eskuragarri 2576 liburu, 66 liburuxka, 63 ikerlan, 226 aldizkari eta 2067 argazki daude. 2025ean, dokumentegiko argazkien kopuruak nabarmen igoko du. Izan ere, azken urteetan doantzan jasotako funts batzuen digitalizazio prozesua amaitzear dago. Amaitutakoan, dokumentategian ikusgai jarriko dira.
Argazkiak sarean
Argazki zaharren kasuan, gainera, sare sozialen bitartez zabalkundea egingo da. Hamabostean behin, elkartearen Instagram eta Facebook kontuetan argazki bat zabalduko da, eta kasu batzuetan, falta den daturen bat eskuratzeko dei zehatza egingo zaie bisitariei.
Instagram kontua HEMEN
Facebook Kontua HEMEN
Argazkia: Alejandro Landaburu funtsa. Emakume bi Elorrioko Berrio auzoko latsarrian.