ENTZUNGAI PLATAFORMETAN · Heitxi zornotzarrak bere lehen diskoa aurkeztu du
MUGA AMOREBIETA-ETXANO
Heitxik “Berreraikitze Aroa” aurkezten du, nortasuna berreraikitzeko prozesua aztertzen duena. Diskoa, bere osotasunean, itxaropen eskutitz bat da, aldaketa eta momentu hobeagoak eskatzen dituena, bai eta iragana ospatu eta etorkizun hobeago batengatik borrokatzen duena. Entzungai plataforma guztietan.

Heitxi.
Abestiek ere bidai introspektibo batera gonbidatzen dute, mezu pertsonal sendo batekin. Heitxik bere inguruan dituen familia eta lagunei eskertzen die, bai eta feminismoa berreraikitze aro honetan presente izan duela esaten digu.
Musikalki, estilo modernoak uztartzen ditu, hala nola elektronika, eta euskal kulturako soinu tradizionalekin nahasten ditu, batez ere trikia eta panderoa. Modu erraz batean, elektro-triki-pop-tzat antzeman dezakegu Heitxi-ren aurkezpen diska. “Berreraikitze Aroa”-ren unibertso sonoroak bat egiten du diskaren mezuarekin, iragana eta etorkizuna uztartuz, horiek dira eta Heitxiren nortasunean presente dauden soinuak.