Ostirala,
2025ko Otsailak21

MugaKultura

loader-image
Durango
1:14 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 37 Km/h

Durangok euskararen aldeko apustua indartu du kudeaketa integraleko eredu berri batekin

TESTUA · DURANGOKO UDALA

Durangoko Udaleko gobernu taldeak euskara sustatzeko konpromisoa berretsi du, euskara udal politiken barruan maila altuagoan kokatzen duen berrantolaketa estrategiko baten bidez. Aldaketa honek euskara hezkuntza, kultura, kirola eta gazteria bezalako funtsezko arloetan zeharka txertatzeko beharrari erantzuten dio, bere garapena eta sendotzea bermatzeko.

Durango. IBAN GORRITI

«Euskarari dimentsio berri bat eman nahi diogu. Orain arte eremu isolatu bezala tratatu da, baina gure gobernuak argi dauka euskarak leku nagusia izan behar duela. Horregatik, maila gorenera eramango dugu, gure politika publikoen baitan elementu estruktural eta transbertsala bihurtuz «, adierazi du Paule Sanchez Euskara zinegotziak.

Eredu koordinatuagoa eta eraginkorragoa

Arloa berrantolatzeak ez dakar Euskara Teknikaria lanpostua ezabatzea, baizik eta egungo beharrei hobeto erantzuten dien eredu bihurtzea. Herrigintzako koordinatzaile tekniko berriak euskararen eta hezkuntzaren gaineko erantzukizun zuzena hartuko du bere gain, ikuspegi estrategiko integralagoarekin.

«Ez da euskararen dinamizatzaile lanpostua kentzea, baizik eta hura garatzea eta udal organigramako kategoria gorenera igotzea. Zuzendaritza taldean sartuta, hezkuntza, kultura, kirola eta gazteria arloekin integrazio handiagoa lortuko dugu «, gazaldu du zinegotziak.

Gainera, Durangoko Udal Euskaltegiak eta euskararen plan estrategikoa garatzeko kontratatutako enpresak funtsezko zeregina betetzen jarraituko dute hizkuntzaren sustapenean. Helburua kudeaketa eraginkorragoa, koordinatuagoa eta moldagarriagoa bermatzea da, Udalaren hizkuntza-politiken eta hezkuntza-estrategien inplementazio bateratua ahalbidetuz.

Aurrekontuetan islatutako konpromisoa

Udalak euskararekin duen konpromisoak, antolaketa aldaketak ez ezik, aurrekontua indartzea ere badakar. Udal Euskaltegian eta euskararen sustapenean egindako inbertsioak gora egin du etengabe azken urteotan:

Urtea Euskaltegia (€) Euskara (€) Guztira (€) Hazkundea (%)
2021 699.773 327.485 1.027.258
2022 699.402 330.728 1.030.130 +0,3%
2023 733.886,81 344.785,53 1.078.672,34 +4,7%
2024 767.716,58 358.062,64 1.125.779,22 +4,3%
2025 800.404 364.727 1.165.131 +3,5%

 

 

2021etik, euskara bultzatzeko inbertsioa % 13 handitu da, eta Udalak haren sustapenaren eta garapenaren alde egindako apustu irmoa islatzen du.

Euskaltegia eta Euskararen Kontseilua indartzea

Udal Gobernuak ere Euskaltegiarekiko lankidetza sendotu nahi du, bere ikusgarritasuna areagotuz, matrikulazioa sustatuz eta programa eta ikastaro berriak ezarriz. Era berean, legealdi honetan Euskararen Kontseiluaren jarduera berriro martxan jarri da, Durangon hizkuntza sustatzeko funtsezko gune gisa sendotuz.

«Ziur gaude berrantolaketa hau ez dela euskararen sustapenean atzerapausoa, baizik eta euskararen garapena modu eraginkor eta estrukturalagoan bermatuko duen bidea. Euskara lehentasuna da gobernu honentzat, eta ekintzekin erakusten ari gara», amaitu du Sanchezek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu