Asteazkena,
2025ko Otsailak05

MugaKultura

loader-image
Durango
6:01 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Zabalik dago Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen XXVII. azokan izena emateko epea

MUGA EMAKUMEOK

Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren martxoaren 8an Zelaieta parkean egingo den Emakume Nekazarien eta Artisauen XXVII. azokan izena emateko epea zabaldu du. Ekimen hori Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egingo diren ekintzen baitan kokatzen da eta helburu du Euskal Herriko emakume baserritar eta artisauen lana aitortzea, ikusaraztea eta babestea, lehen sektorean eta tokiko ekonomian betidanik izan duten funtsezko zeregina aldarrikatuz.

Amorebieta-Etxanoko alkateak azoka honen garrantzia azpimarratu du, «jardunaldi honekin emakume baserritar eta artisauen lana aitortu nahi dugu, hauen funtzioa ezinbestekoa izan da familien ekonomiarentzat, eta euskal gizarte, kultura eta tradizioarentzat. Merezi duten lekua emateko eta tokiko produktuen eta produktu jasangarrien kontsumoa sustatzeko aukera bat da, gure ingurunearen garapen ekonomikoa babestuz».

Berdintasuna eta landa garapena sustatzen dituen ekitaldia

Azoka honen helburua da, beraz, emakume ekoizleen eta artisauen lana balioan jartzea, sektorean duten garrantzia aldarrikatuz eta baserrietan eta artisau-ekoizpenean emakumeek egiten duten lana nabarmenduz, landa mundua gizonezkoena soilik denaren mitoa eraisteko.

Ekitaldiak halaber,beren produktuak saltzen ere laguntzen die emakume baserritar zein artisauei, modu horretara tokiko ekonomia eta landa inguruneko emakumeen enplegua babestuz. Gainera, produktu horiek erostean, garapen iraunkorra bultzatzen da, ekoizleek beren ingurunean bizitzen eta lan egiten jarrai dezaten.

Izen-ematea eta parte hartzeko baldintzak

Azoka tokiko artisau-produktuen postuek osatuko dute, hala nola, gozogintza, okintza, haragi-produktuak, barazkiak, esnekiak eta kontserbak, txakolina eta sagardoa, dekorazio-artea, ehun-produktuak, bitxiak, osagarriak eta askotariko produktuak, loreak eta zilarrezko gaiak…

Izen-ematea otsailaren 16a bitarte egongo da zabalik, eta Euskal Herrian egoitza duten emakume ekoizle eta artisauek parte hartu ahal izango dute. Kategoria bakoitzeko gehienez bi postu izango ditu azokak, eta lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatutako emakumeek.

Postu bat lortzeko, interesdunek, udal webguneko “Izen-emateak” atalean eman beharko dute izena, bertan dagoen online formularioa betez eta eskatutako dokumentazioa aurkeztuz. Ebazpena otsailaren 18tik aurrera jakinaraziko da, eta hautatutako emakumeek lau eguneko epea izango dute, jakinarazpena jaso ostean, parte hartuko dutela ziurtatzeko.

Deialdi honi buruzko informazio garrantzitsu guztia hemen dago eskuragarri.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu