Asteazkena,
2025ko Otsailak05

MugaKultura

loader-image
Durango
8:51 am,
temperature icon 3°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Armendola Kultur Elkarteak Amorebieta-Etxanoko abesbatzak bilduko ditu bihar Agate Deuna ospatzeko

MUGA AMOREBIETA-ETXANO

Beste urte batez, Armendola Kultur Elkarteak otsailaren 4an, Agate Deuna bezperan, Amorebieta-Etxanoko abesbatzak bilduko ditu, baita nahi duten herritarrak ere, Agate Deunako koplak abesteko eta, horrela, gure ohiturak bizirik mantentzen jarraitzeko.

Ospakizuna arratsaldeko 18:30etan hasiko da herriko abesbatza ezberdinekin herriko kaleetan zehar koplaren bertsio desberdinak abestuz eta 20:00etan denak Herriko plazan bilduko dira bertaratzen diren pertsona guztiekin batera kantatzeko. Ondoren, ospakizuna plazako arkupeetan egingo den luntxarekin amaituko da . Armendola Kultur Elkartetik dei berezia egiten dugu bertaratutakoak baserritar jantzita etor daitezen.

ETNOGRAFIA

Armendola Kultur Elkarteak mota guztietako ekimen soziokulturalak sustatzea du helburu, baita euskal kultura, historia, hizkuntza, gastronomia eta etnografiei buruzko garapena eta ikerketa ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu