Larunbata,
2025ko Otsailak08

MugaKultura

loader-image
Durango
4:58 am,
temperature icon 4°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Elorrioko Udalak Euskara Plan berria diseinatzen hasteko galdetegia prestatu du

MUGA EUSKARA

Elorrioko Udalak Euskara Biziberritzeko lehenengo Plan Estrategikoa 2005eko maiatzean onartu zuen, 2005-2008 eperako hain zuzen ere. Harrez gero, laupabost urterik behin, diseinatu eta onartu izan dira planak, azkena 2020-2024 plana izan da.

Aurten Plan berria diseinatzeko urtea da eta euskara sustatzeko plan honen baitan galdetegi bat prestatu du Udalak datozen urteetarako aurreikuspena egiteko asmoz. Bide honek erronkak eta helburuak zehaztea ahalbideratuko du.

Plan berriaren diseinurako lagungarria izango da herritarren iritzia jasotzea eta galdetegia betetzea. Galdetegi sinple eta erraz hau online bete ahalko da ondorengo estekan: https://labur.eus/eu

Otsailaren 20a izango da galdetegia betetzeko azken eguna eta herritarren ekarpena eskertuko da. “Euskarak denon beharra dauka eta guk euskara behar dugu”, azaldu dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu