Martitzenean aurkeztu zen Elorrion 4. Euskaraldiaren edizioa
‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean dator aurtengo Euskaraldia. Martitzenean egin zen aurkezpena Elorrioko Iturri Kultur Etxean eta aurtengo edizioaren berritasunak azaltzeaz gain, Euskaraldirako prestatutako abestia ere aurkeztu zen bertan. Data aldetik berritasunak egongo diren arren, Euskaraldiaren oinarria mantendu egingo da. Ahobizi eta belarriprest rolak hautatu beharko dira izena ematerakoan eta ariketak irauten duen 11 egunetan txapa soinean eramango da.
Hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz, ariketa sozial honetan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da. Aurten ere, helburua, jendea modu naturalean parte hartzera gonbidatzea izango da.
PARTE HARTZEA
Elorrioko Udalak herritarrak animatu gura ditu Euskaraldiaren laugarren edizioan parte hartzera. Ekimena antolatzen lagundu nahi izanez gero 688641851 telefonora deitu. «Elkar mugituz egingo dugu!», adierazi zuten.